ERANDIOKO BETIKO NESKAK – URITARRA

Lehen zatia

Urte osoko lehen denborarik txarrena, seguru asko. Taldea 2 gol azpitik joan zen atsedenaldira.

Taldeak sufritu egin zuen Erandiokoen joko zuzenarekin. Urte osoko estiloari ere ez zuen mantendu.

2-0 atsedenaldian. Zaratek hainbat aldaketa egin zituen eta aldaketa horiek funtsezkoak izan ziren partidari buelta emateko.

Bigarren zatia

Dena ahalik eta ondoen hasi zen. Bigarren zatiko lehen minutuan Naiak 2-1ekoa egin zuen Albaren asistentziaren ondoren. Baina ia jarraian, bisitariek hirugarren gola jaso zuten.

Larrabetzuarrak erabat espabilatu zituen golak, garra eta maitasun propioz beteriko joko bikaina erakutsi baitzuten.

Libek 3-2koa egin zuen eta Naiak 3-3koa egin zuen. Zamudiokoak bere hat-tricka 3-4koarekin bukatu zuen eta Maddik bosgarren eta seigarrena egin zituen benetako bi gol ederrekin. Albak ere asistentzietako hat-tricka egin zuen.

Minutu bateko isilunea Zarateren metatartsoagatik.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Zeiane, Maite (Oihane 46′), Nagore, Itzi Díez (Maddi 46′), Marta (Olaia Esparta 83′), Naia, Alba, Irantzu, Libe (Olaia Aguayo 78′), Iraitz