UGAO – URITARRA

Lehen zatia

Hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko partida oso lehiatua.

Lehen zatian bisitarien aukeraren bat azpimarratzearren, Ortuk buruz egin zuen errematea desbideratua. “Uy” batengandik gertuen egon zena izan zen.

Etxekoak 25. minutuan aurreratu ziren. Alboko sakea Uritarra B-k gaizki defendatuta, Ugaoren alboko erdiraketa on batean bukatu zena eta Nguik nahi bezala errematatu zuen buruz.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Filialak denbora asko izan zuen baloia, baina modu ez emankorrean, esan liteke.

Izan ere, min gehien egiten ari zenean, bigarren gola jaso zuen kontraeraso batean.

Hortik aurrera, partida nahasi egin zen eta bi taldeek gertaera tamalgarriak izan zituzten. Barkamena eskatu nahi dugu tokatzen zaigunagatik.

Kepa eta Aitor kanporatuak izan ziren partidaren amaieran. Espero dugu horrelako jarrerek izan ditzaketen ondorioetatik ikastea. Futbolean jarri behar da arreta.

EGURRE URI!

URITARRA B: Alaio, Aitor, Ortu (Markel 78′), Kepa, Lito, Eder, Arana (Eneko 87′), Txakar (Hodei 46′), Txuso (Peru 66′), Lander (Ibon 78′), Unai Alonso