URITARRA – PAULDARRAK C

Lehen zatia

Etxekoen lehen zati izugarria, 4. minutuan aurreratu ziren. Nagoreren pasea, Albaren etenaldia eta Iraitzen gola nabarmendu nahi ditugu.

Pauldarrak asko aurreratu zuen lerroa eta hori aprobetxatu zuen Maddik bizkarra hartu eta 2-0ekoa egiteko. Albak hirugarrena egin zuen ia jarraian. 27. minutua zen.

Azken ordu laurdenean jokoa arinegi joan zen. 3-1ekoa defentsako akats batean sartu zuten bisitariek, baina taldea azkar suspertu zen Maddi eta Albaren bi golekin. Gol ederra azken honena, aurkariaren taldeko jokalari batzuk driblatuz.

5-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Iraitzek beste gol bat egin zuen hasi eta berehala. Eta Oihanek 7-1ekoa jarri zuen 53. minutuan, bisitarien defentsari bizkarra harrapatuz enegarren aldian. Ia jarraian, 7-2koa jaso genuen.

Naiak 68 eta 83an egin zuen bere doblete partikularra.

Taldea erlaxatu egin zen markagailuko aldea ikusita eta horren ondorioz 9-3koa iritsi zen, baina Nagorek bere partida bikainari amaiera bikaina eman zion, eta markagailua 10-3ko emaitzarekin itxi zuen.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Oihane, Iraitz, Nagore, Zeiane (Leyre 71′), Marta, Irantzu, Naia, Itzi Díez, Alba (Libe 79′), Maddi (Naroa 67′)