URITARRA – ERANDIO

Lehen zatia

Etxekoen hasiera ez zen txarra izan. Ohi baino joko zuzenagoa erakutsiz, aurreratutako guneetan erorikoak bereganatzea eta areatik gertuago konbinatzea lortu zuten.

Oiermuk pare bat aldiz, Totorikak eta Ugaitzek beste batean aukera onak izan zituzten, baina euren jaurtiketak otzanak izan ziren.

Erandiok hasierako presioa gainditu eta markagailuan aurrea hartzeko aukera izan zuen Belmontek buruz Raulen erdiraketari egindako erremateari esker, baina Pandok gelditu bikaina egin zuen.

Jokaldia ia berdin bateab jokaldi batean aurreratu ziren bisitariak. Raulek erdiraketa bikaina egin zuen hegaletik eta Praderak buruz errematatu zuen eskuadrara.

0-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Uritarra izan zen baloiaren jabe bigarren zatiko lehen 15 minutuetan. Hala ere, Praderaren 0-2koak min handia egin zion.

Zerutarrak panpina izan ziren Erandioren menpean partida amaitu arte. Galera bakoitzak oso kontraeraso arriskutsuak eragiten zien bisitariei.

0-3koa Belmontek egin zuen, etxekoen defentsek akats ugari egin ondoren. Eta Piberen 0-4koa partidako azken jokaldian, korner baten ostean, non Pandok zerbait gehiago egin ahal izan zuen

Atseden-astekaria burua argitzeko eta gero Soduperengan pentsatzeko.

EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Lega, Aitor Álvarez (Arego 65′), Gatza, Iker Gómez (Durán 78′), Mandaluniz (Calero 65′), Leke, Oiermu, Txeme (Mingo 46′), Totorika (Raúl 65′), Ugaitz