URITARRA – ZAMUDIO

Lehen zatia

Partida bikain hasi zuen Zamudiok, bi aukera argirekin. Lehenengoa, Borja Alvarezen errematea zutoinera, Gatzaren aldaratze akastun baten ondoren. Bigarrena, oso gutxigatik kanpora joan zen erremate batean, Borjak iragazitako pase on baten ondoren.

Futbolean askotan gertatzen den bezala, barkatzen duenak ordaindu egiten du. Zalantzazko hasiera baten ondoren Uritarrak aurrea hartu zuen bere lehen arrisku aukeran. Stoke City estiloan. Pollik hegaletik atera zuen Rory Delap moduan, Raulek baloia orratzu, eta Iker Gomezek jaso zuen baloia, bolea ikusgarria eskuadrara bidaliz.

Golak oso ondo etorri zitzaion etxeko taldeari, partidaren jaun eta jabe egin baitzen. Atsedenaldira arte errenta handitzeko aukera izan zuen, baina Totok ez zuen aterik aurkitu gertuko bi jaurtiketetan. Egia da Zamudiok berdinketa lortu ahal izan zuela Gatzak baloia atepetik atera zuen jokaldi batean.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Oraingoan Uritarra finkatuago hasi zen. Baloiarekin defendatzen zen eta aurkariaren atea bilatzen jarraitu zuen, baina aitortu beharra dago azken metroetan ez zuela asmatu.

Mingok bere izena idatzi nahi izan zuen eguneko gol zerrendan, baina Becerrak bere misila gelditu zuen Errebale guztiak gola kantatzen zuenean. Pena handia.

Zamudio ez zen arriskuz hurbildu bigarren zatian. Baina partida bukatzenari zenean eta etxekoak 3 puntuak lortzear zeudenean, zorigaiztoko jokaldia iritsi zen. 91. minutua. Zamudioren erdiraketa eskuin hegaletik, Ekaren akatsa blokajean, aurrelari baten lehen errematea, Gatzak atera zuen gol marran, baina aldaratzea aurrelari berari iritsi zitzaion. Honek atzera egin zuen eta Borjak 1-1eko berdinketa lortu zuen.

EGURRE URI!

URITARRA: Eka, Polli, Gatza, Arego, Iker Gómez, Mingo (Néstor 89′), Leke, Oiermu (Durán 88′), Txeme (Calero 73′), Toto (Álvarez 89′), Raúl