ZALLA – URITARRA

Lehen zatia

Bi ekipoen hasiera guztiz kontrakoa izan zen. Uritarra oso makala hasizen, eta ez zen oso sendoa izan defentsako partzelan. Sufritu egiten zuen etxekoen eraso bakoitzarekin. Lauzpabost aldiz aurreratu ahal izan ziren, baina 18. minutura arte ez zuten aurrea hartu markagailuan. Legak galdu egin zuen  baloia zelai erdian eta Gorka Olazabalek, markarik gabe, 1-0ekoa egin zuen area txikiaren barruan egindako erremate gurutzatu batekin.

Uritarra ez zen partida ona egiten ari, baina talde honek badaki sufritzen unerik txarrenetan ere. Totok kanpotarren areatik egindako aldaratze bat aprobetxatu zuen defentsari bizkarra irabazteko, etxeko zentralari lehian gainditzeko, atezaina driblatzeko eta berdinketa egiteko. Esan daiteke ez zela guztiz bidezkoa ordura arteko emaitza. 25. minutua, 1-1.

Gol hau bikain etorri zitzaien bisitariei, lasaiago jokatu baitzuten, batez ere defentsan. Totok ia baloi bat lapurtu zion atezainari. Mingok gutxigatik ez zuen gol olinpiko bat egin. Sentsazioa beste bat zen.

1-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Larrabetzuarrek bigarren zatiaren hasiera beste gauza bat izan zen. Askoz ere finkatuago zeuden zelaian.

Begiak ireki eta itxi batean, Totorikak handiagotu zuen markagailuan. 57. minutuan, Mingoren baloi luzea eta Gernikakoak 1-2koa egin zuen atzelariei bizkarra hartu ondoren.

Minutu bat geroago, Mingoren asistentzia baten ostean, Totorikak hirugarrena egin zuen bere kontu partikularrean. Mingok erdiraketa bikaina egin zuen eskuin hankaren kanpoaldearekin, eta aurrelariak buruz bidali zuen kazolara. 1-3.

Hemendik aurrera, bisitariek oso ondo jokatu zuten partidaren erritmoarekin. Ezin da esan ez zutele sufritu (Ekak geldiketa ona egin behar izan zuen Olazabalen jaurtiketa batean), baina partida horrek ez ziela ihes egingo ematen zuen. Lekek eta Raulek abagune para bat izan zituzten.

Garaipen ona ligako zelairik zailenetako batean. Orain, Somorrostro.

EGURRE URI!

URITARRA: Eka, Lega, Gatza, Polli, Joni, Mingo (Mandaluniz 82′), Leke (Néstor 89′), Calero (Raúl 67′), Oiermu (Txeme 67′), Iker Gómez, Totorika (Durán 82′).