URITARRA – SOMORROSTRO

Lehen zatia

Bi talde oso antzekoen arteko lehia zirraragarria aurreikusten zen, kopako finala dela eta bi asteko geldialdiaren ondoren. Uritarra oso ondo hasi zen eta ez zuen maila jaitsi epaileak txistua jo zuen arte. Hozka egitera irten zen 1. segundutik.

15. minututik gertu, etxekoen lehen aukera bikaina etorri zen. Beraien aldeko penaltia aurkariaren defentsa batek eskuarekin jo baitzuen baloia. Fulek Zinedine Zidane 2006ko Munduko Txapelketako finaleanen moduan jaurti zuen. Ezberdintasun batekin, Frantziarrarena langara-gola izan zen eta getxotarrarena langara-kanpora.

Penalti horrek ez zion taldeari eragin. Izan ere, gogorrago ari zen erasoan. Eta saria 37. minutuan iritsi zen. Hegaleko jaurtiketa etxekoen alde, Legaren “despeje-asistentzia” eta Oiermu bakarrik geratu zen Zarateren aurka. Ohi duen erraztasunez jokatu zuen eta 1-0ekoa jarri zuen.

Ia jarraian, Leke 2-0ekoa egin zuen buruz Fulek maisuki ateratako korner batean. 70eko hamarkadakoaren moduko ospakizuna berea, ukabila altxatuz eta belarritik belarrirako irribarrea, beste keinurik gabe.

2-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Taldea bikain hasi zen berriro. Kontraeraso batean, Oiermuk bakarrik utzi zuen Rulo atezainaren aurrean, eta azken horrek penaltia egin zion Artziniegakoari. Gatzak ostiral batean jaurtitzen duenean baino epelago eraldatu zuen. Tortilla bat jokoan ez egoteagatik presiorik ez zegoela nabaritu zen.

Lander Martinek aldea murriztu zuen 67. minutuan baina ezerk ez zuen Larrabetzuko taldea ikaratu. 

Etxekoek nagusi izaten jarraitu zuten eta errenta handitu ahal izan zuten. Totok ezin sinets daitekeen aukera huts egin zuen. Gol marratik milimetro batera baloia kanpora bidali zuen. 2.000 modutara iseka egin daiteke, baina bizitzan behingoagatik onberak izango gara. Putz eginez sar nezakeela esango dugu bakarrik, baloia ukitu gabe.

Zorionez, Gernikakoa partida amaieran suspertu zen. Buruz errematatu zuen Julen Garcíaren erdiraketa zehatz bat. Eta “eskua” ixteko, Larrabetzuko jokalariak berak nahi bezala errematatu zuen Caleroren asistentzia on bat.

5-1, partidua, eta orain Iurretakoren aurka..

EGURRE URI!

URITARRA: Goiri, Lega, Gatza, Polli, Iker Iza, Ful (Mingo 61′), Leke, Oiermu (Kerman 77′), Aner (Calero 61′), Markel (Totorika 61′), Raúl (Julen García 77′)