URITARRA B – LOIOLA INDAUTXU

Lehen zatia

Partida honetan jokaldi bakoitzean tentsioa eta 3 puntuen garrantzia nabaritu ahal zen. Loiola Indautxu liderra zetorren Errebalera.

Ez zen lehen zatia ikusgarria izan. Uritarra Bk sendo jarraitu zuen defentsan eta erasoan ahal izan zuen guztia egin zuen.

Aukera asko ez egon arren, filialak zailena lortu zuen, markagailuan aurrea hartzea. Egia da zorte onarekin izan zela, baina golak berdin balio du. Peruren semirematea mantso sartu zen bisitarien ateko zutoinaren ondoan.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Taldeari lehen golean izan zuen zorte onak iskin egin zion bisitarien berdinketan. Xabier Garairen jaurtiketak defentsa batean jo eta gol bihurtu zen Alaiok ezer egin ahal izan gabe. Dinamika positibo batean zaudenean, dena ateratzen zaizu, eta alderantziz. 47. minutua eta 1-1.

Denbora asko zegoen aurretik. Nabari zen bi taldeek irabaztea bezain garrantzitsua ikusten zutela ez galtzea. Etxekoen galera bakoitza oso kontreraso azkar eta oso arriskutsuetan bihurtzen zen.

75. minutuan iritsi zen Bilbokoen azken gola. Alboko erdiraketa eta Iker Izquierdoren buruz egindako errematea zuzenean sarera joan zen. Benetako gol ederra. 1-2.

Abreuk berdinketa lortzeko aukera izan zuen buruz egindako beste erremate batekin, baina Jon Santander atezainak gelditu bikaina egin zuen. Aurrelariaren beraren zorionak ere jaso zituen.

1-2 amaiera. Orain bi asteko atsedena dator, burua berrindartzeko. Taldeak lehiatzeko eta edonori irabazteko adina arma dituela frogatu du urte osoan zehar.

EGURRE URI!

URITARRA B: Alaio, Lito, Ortu, Iker Iza, Txuso (Lander 73′), Eder (Txakar 88′), Arana, Hodei, Peru, Pablo, Unai Alonso