PADURA B – URITARRA

Lehen zatia

Denboraldiko irteerarik zailenetakoa zela frogatu zen. Bi taldeen joko zuzenegia, Padura B-k hobeto aprobetxatu zuena.

Lehen zatia oso parekatua. Aukera gehiegirik gabe. Unai Alonsok eta Pablok aukera ez oso argiak izan zituzten.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Bigarren zatiaren hasiera kaskarra, baloiaren irteeran egindako akats batekin, bisitarien lehen golean amaitu zena. 56. minutua zen.

Etxekoak gora etorri ziren eta bisitariak dena oinean jokatzen saiatzen jarraitu zuten. Baloiaren irteeran egindako bigarren akats batean, Keparen irristada batek bi aurrelari bakarrik utzi zituen Alaioren aurka. Larrabetzuko atezainak ezin izan zuen ezer egin. 2-0 78. minutuan.

Arratsalde txarra biribiltzeko, baloiaren irteeran hirugarren akatsa iritsi zen. Alaiok nahi gabe eman zion baloia aurkariari eta honek 3-0ekoa jarri zuen.

Borrón y cuenta nueva. Eskolapiosen bila.

EGURRE URI!

URITARRA B: Alaio, Apra, Markel (Aner Apraiz 84′), Kepa, Aitor (Lito 69′), Eder, Arana (Hodei 61′), Txakar, Lander (Peru 69′), Pablo (Ibon 84′), Unai Alonso