INDAUTXU – URITARRA

Lehen zatia

Lehen zatia arratsaldea bezalakoa izan zen, hotza eta grisa.

Nahiz eta Uritarra nagusi izan eta baloiarekin eroso sentitu, ez zen benetan sakona izan. Damutu egin behar izan Txemeren lesioa, 28. minutuan erretiratu behar izan baitzuen.

Aukerarik argiena etxekoena izan zen. Langaren goialdean jo zuen Bittorrek buruz egindako errematea. Goirik kontrolpean zeukan golera joan izan balitz.

Bisitarien “aukera” bakarra 45. minutuan izan zen. Totoren jaurtiketa ate atzean dagoen igogailuaren goialdean ia eman zuen.

0-0.

Bigarren zatia

Eroso jarraitu zuen Uritarrak, barruko espazioetan Mingo, Leke eta Calero erraz aurkituz. Batzuetan domeinua eraldatzea lortzen ez bazuen ere, zerbait murtxikatzen ari zen.

Ostolazak erasoko bi aldaketa egin zituen Kerman eta Raulen sarrerarekin. Zelaira sartu eta bi minutura, Artziniegako tankeak atezainaren aldaratzea aprobetxatu zuen Caleroren areaz kanpoko jaurtiketa baten ostean (bai, ondo irakurtzen ari zara, Calerok area kanpotik jaurti zuen) eta 0-1ekoa sartu zuen. Mister Chipek ondo gogorarazi zigun bezala, aurrelari arabarrak itzuli oso bat zeraman golik sartu gabe, joaneko partidatik.

Epaia 77. minutuan iritsi zen. Gatzak penalti argia jaso zuen korner baten irteeran, eta Mingo komandanteak kazolara bidali zuen baloia, ohi duen lasaitasunez. Erdilariak arintze sentsazioa erakutsi zuen partidaren ondoren: “iazko partxea konpontzeko balio dit”, esan zuen.

0-2 amaitu zuen partida eta taldea Erandion pentsatzen hasiko da.

EGURRE URI!

URITARRA: Goiri, Lega, Gatza, Polli (Kerman 65′), Durán, Mingo, Leke (Iker Iza 86′), Txeme (Oiermu 28′), Calero, Toto (Eder 86′), Las Heras (Raúl 65′)