URITARRA B – EZKURDI B

Lehen zatia

Dena, edo ia dena, lehen zatian gertatu zen. Uritarra B gaizki sartu zen partidara eta 8. minutuan gola jaso zuen, area ertzean baloia galdu ondoren.

Taldea urduri jarri zen eta zuzenegi jokatzen hasi zen. Okerren zegoenean, Apraren berdinketa iritsi zen. Unai Alonsoren asistentzia bikaina defentsaren gainetik.

Atsedenaldira iritsi aurretik, gure gol psikologikoa iritsi zen. Peruren erdiraketa bikaina korner batean eta Unai Alonsok eskuinarekin egindako erremate zehatza. Pitxitxiaren beste gol bat.

2-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Aitorrek aldaketak egin zituen bigarren zatia hasi bezain laster, taldeak beste bertsio bat eman zezan.

Peruk 3-1ekoa egiteko aukera izan zuen, baina ez zuen asmatu. Ibonek ere egin ahal izan zuen, baina ez zuen aukera barrura bidali.

Ezkurdi B-ren aukerarik argiena partidako azken jokaldian izan zen, atezainak korner batean buruz egindako errematea gora bidali zuenean.

Sufritu zen arren, garrantzitsuena lortu zen: garaipena. Orain Padura Bren bila.

EGURRE URI!

URITARRA B: Sagas, Lito (Aitor 49′), Markel, Kepa, Aner Apraiz (Ibon 82′), Eder, Arana, Eneko (Txakar 77′), Apra, Peru, Unai Alonso (Lander 49′)