BERMEO B – URITARRA

Lehen zatia

Partida txarra zelai lokaztu eta erabilezin batean, etxeko taldea askoz hobeto moldatu baitzen. Izan ere, ohituta daude bertan jolastera eta entrenatzera.

Nahiz eta Peruren jaurtiketa arriskutsu batekin hasi, katua uretara eraman zuen lehena Bermeo B izan zen 21. minutuan, Landerren bitartez.

1-0 atsedenaldian eta taldeak sistema aldatu zuen etxeko taldera egokitzeko, 3 zentralekin.

Bigarren zatia

Ezin izan zuen okerrago hasi bigarren denbora. Bermeoren diagonal, ezker hegalak Aitorri egindio aurre eta honek penaltia egin zuen. Oleak ia ia gelditu zuen, baina baloiak golean bukatu zuen.

Aldaketak gorabehera, ez zen Uritarra B-ren eguna izan. Kontraeraso batean Ibai Rodriguezek 3-0ekoa egin zuen 73. minutuan.

Eta azken minutuetan, 4-0ekoa jaso zuen filialak korner baten aldaratzean.

Ahazteko partida eta hori egingo dugu hain zuzen ere, ahaztu. Orain Abadiño B-en pentsatzera.

EGURRE URI!

URITARRA B: Olea, Aitor, Ortu, Markel (Aner Apraiz 70′), Lito (Txuso 60′), Eder, Arana, Txakar (Badillo 70′), Pablo (Lander 60′), Peru, Unai Alonso (Apra 60′)