MUNGIA – URITARRA

Lehen zatia

Mikel Zarate entrenatzailearen hitzetan, aurtengo partidarik onena izan zen. Partida hasieratik taldeak partidaren une bakoitzak eskatzen zituen egoerak menperatu zituen.

Lehen denboran Uritarrak hainbat abaguneizan zituen, baina pazientzia apur bat handiagoa izan behar izan zuen zelaiaren azken eremuetan.
Hala ere, neskek baloia beti atzetik jokatuta atera zuten, pazientzia askoz baloia garbi ateratzeko, defentsan tarterik eman gabe eta presioa eginez, trantsizioak menderatuz…

Gola egiteko aukera asko egon ziren, batez ere gel7dikako jokaldietamn. Argiena Olaia Espartarena izan zen, atezainaren aurka bakarrik zegoenean kanpora bidali baitzuen baloia.

39. minutuan, Iraitzek arratsaldeko bere lehen gola egin zuen estrategiazko jokaldi batean.

Bigarren zatia

Aukerak kolore guztietakoak izan ziren bigarren zatian. Joko konbinatiboan, estrategian, kontraerasoetan…

Iraitzek bere bigarren gola sartu zuen 75. minutuan, areaz kanpotik egindako gol ikusgarri batekin. Eta 89. minutuan Naroak 0-3koa jarri zuen aldaratze bat jaso eta atezainaren gainetik baselinaz gola sartuz. Beste gol eder bat.

Plazer handia izan zen talde hau eta maila honetan jokatzen ikustea.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Zeiane, Maite, Nagore, Itzi Díez, Irantzu (Noelia 81′), Iraitz (Noemi 81′), Alba, Naia, Libe (Naroa 81′), Olaia Esparta (Oihane 75′)