ORDUÑA – URITARRA

Lehen zatia

Bertaratuek diote ikusteko partidua itsusia izan zela, baina oso lehiatua. Zelai txikia, diagonal asko, joko zuzen asko…

Bisitariek bi aukera izan zituzten, oso argiak baina. Unai Alonsok buruz egindako errematea bat, gora joan zena, eta Peruk eukitako buruz burukoa bat, Pabloren pasea baliatuta. Urduñako atezainak harrobikoaren errematea gelditu zuen.

Alaio zutoinarekin aliatu zen etxekoen aukera bakarrean.

0-0 atsedenaldian. Litoren lesioa ere deitoratu behar izan zen.

Bigarren zatia

Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi zen etxekoen gola. Aldaratze eta errebote batzuk aurrelariaren jaurtiketa batean amaitu ziren, eta Alaiok ezin izan zuen ezer egin. 1-0.

Taldeak sistema aldatu eta bi aurrelari jarri zituen eta une oro erasora jo zuen.

Zoriak irribarre egin zien bisitariei 80. minutuan. Ibonen erdiraketa bikaina eta Pabloren errematea boleaz, belaunarekin, eskuadratik sartu zen. Baloia horrela errematatzen 100 aldiz saiatzen bazara, 99an Murtziara bidaliko duzu baloia. Pablok ez.

Partidako azken jokaldian, Aranak etorkizunean izugarrizko garrantzia izan dezakeen ekintza burutu zuen. Bere burua segadan bota zuen goleko marran baloi bat ateratzeko. Balio kalkulaezina duen defentsa-ekintza.

Hurrengo partida, bigarren itzuliko lehenengoa, Mungia B-ren aurka.

EGURRE URI!

URITARRA B: Alaio, Aitor (Hodei 72′), Markel, Kepa, Lito (Apra 8′), Eder (Aner 72′), Arana, Eneko (Lander 57′), Pablo, Peru, Unai Alonso (Ibon 72′)