ARRATIA – URITARRA

Lehen zatia

Lehen itzuliko azken partida Igorren jokatu zena. Eta Uritarrak bikain jokatu zuen. Bigarren segundu 1az geroztik jaun eta jabe egon zen partida osoan zehar.

Puntu negatiboa jartzeagatik, galdutako aukera ugariak. Gondraren eta bisitariaren akatsen artean 0-0 bukatu zen lehen zatia.

Etxekoen defentsek ere ondo jokatu zuten lehen 45 minutuetan, azken orduan Leke, Toto eta Markelen erdiraketa arriskutsuak aldaratuz.

0-0 atsedenaldian eta sentsazio onak, nahiz eta bazegoen beldur pixka bat Arratia denari buelta eman zezan, lehen zatian jasandako guztiaren ondoren.

Bigarren zatia

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi zen, une oro baloiaren jabe ziren zerutarrekin.

Markelen erdiraketa oso arriskutsu batek ez zuen errematatzailerik aurkitu. Baina 60. minutuan hainbesteko ekinaren saria iritsi zen. Larrabetzuarren kontrerasoa, Calerok hegalean hartu zuen baloia, lerroan bi aurkari driblatu eta Gondrari sartu zion zutoin motzetik. Griezmannen golazo duina.

Azkenean Uritarrak gol bat sartu zuen 3 partidatan golik sartu gabe egon ondoren, eta errenta defendatzea tokatzen zen. Hori egiteko modurik onena, baloiarekin. Baina partiduari epaia ez emateak azken minutuak sufritu beharra ekarri zuen.

Eta gizon bat falta zen, Mikel Goiria. Geldiketa ikaragarria izan zen Azibarren areaz kanpotik zutoinetik hurbil sartzen ari zen jaurtiketa bati egin ziona.

3 puntuak Larrabetzura.

Hurrengo partida, bigarren itzuliko lehenengoa, Zallaren aurka.

EGURRE URI!

URITARRA: Goiri, Lega, Gatza, Polli (Bilbo 90′), Durán, Ful, Leke, Markel (Txeme 80′), Calero (Aner 74′), Totorika (Oiermu 74′), Raúl (Las Heras 80′)