URITARRA – SAN PEDRO

Lehen zatia

Partida ahalik eta ondoen hasi zen. 1. minutua, Legaren lapurreta, erdiraketa neurtua Las Herasen burura eta Portugaleteko aurrelariak buruz egin zuen gol ikusgarri bat.

Partida maldan behera jarri zen hasieratik. San Pedrok erasoan ibili zen denbora nahiko luze bat, baina aukera argirik gabe. Galderren presentzia, benetako amesgaiztoa Uritarraren aurka jokatzen duen bakoitzean, areara gerturatzen ziren bakoitzean arriskua iragartzen zuen, baina defentsa mailan etxekoen partida ia perfektua izan zen.

30. minutuan iritsi zen Las Herasen bigarren gola. Calerok hegalean jaso zuen alboko sake baten ondoren, bi aurkari driblatu zituen eta area txikiaren bihotzari pasatu zuen. Aurrelaria erdiko atzelariari aurreratu eta gola. 2-0.

Atsedenaldia iritsi zen eta Ostolazaren eta bere mutilen premisa argia zen. “Ez gara erlaxatzen, gora begiratzen jarraitu behar dugu”.

Bigarren zatia

Bigarren zatia susto batekin hasi zen, baina Alvaro agertu zen buruz burukoa gelditzeko. Salbatzailea, gol horrek bete-betean sartuko baitzuen San Pedro partidan.

Zelesteak joko estiloa konbinatzeko gai izan ziren. Alde batetik, baloiaren jabetzarekin defendatuz, eta bestetik zuzeneko jokoarekin edozein kontraerasoren bila. Eta horrela iritsi zen hirugarren gola 67. minutuan. Duranen baloia espaziora Oiermura. Okendokoak atzeko lerroraino estutu, baloia atzean jarri eta Kerman iritsi zen 3-0ekoa egiteko.

Uritarrako zaleek gehiago nahi zuten, beraz, taldeak erasokorra izaten jarraitu zuen. Totok jaurtiketa ahula egin zuen area ertzetik, baina ez zuen barkatu izan zuen bigarren abagunean. Defentsari presioa egin, baloia zelai erdian lapurtu eta baselina eder bat jarri zuen Ederren gainetik, joaneko partiduan Calerorena gogoratuz. 4-0 arratsaldea biribiltzeko.

Mundu guztia konfiantzaz bete behar duen garaipen baltsamikoa. Orain, Iturriren bila berriro etxean.

EGURRE URI!

URITARRA: Álvaro, Lega, Polli, Iker Iza, Asier Iza (Durán 26′), Leke, Ful (Txeme 68′), Oiermu (Aner 68′), Calero (Kerman 59′), Totorika, Las Heras (Raúl 59′)