BALMASEDA – URITARRA

Lehen zatia

Buztinezko futbola, bizitza osoko futbol erregionalarena. Euriak La Balugako zelaia egoera txarrean egotea eragin zuen, baina 22 (ordezko gehiago) gladiadoreren irudi ikonikoak sortu ziren partida osoan zehar.

Spoiler alert: ez zen 0-0 amaitzeko partida izan. 2. minuturako, Alvarok, Uritarrari eutsi zionak lehenengo zatian, bi geldiketa egin zituen. Burdinazko esku bat atera zuen Bracerasen bolea batera eta Infanteri buruz buruko bat gelditu zion.

Bisitarien 4 defentsak bizkarrera sufritzen ari ziren, eta enkarterrien etorrerak etengabeak ziren. Hala ere, Larrabetzukoek pare bat abisu garrantzitsu eman zituzten lehen 45 minutuetan. Totoren jokaldi bikain baten ostean atzera eman zuen pasea, baina Duranek ez zuen gutxigatik errematatu, eta Gernikako jokalariaren beraren lapurreta Rulo (atezainak gelditutakoa) eta Las Herasen aukera bikoitzean amaitu zen. Etxekoen defentsa batek atepean urrundu zuen baloia.

Alvaro erraldoi egon zen lehen zatian. Atsedenaldira iritsi aurretik, beste buruz buruko bat gelditu zuen. Eta zortea beltzezkoei ere lagundu zien atezaina izan ez zenean, zenbait jaurtiketa eta zentrotxutetan baloia milimetroka kanpora joan baitzen.

Hori bai, lehen zatiaren erdian Uritarrak hiru zentraletara aldatu zuen sistema eta partida berdintzea lortu zuen. Zerbait aldatu zen.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Sustito berri batekin hasiko ginen. Arkarazoren errematea korner batean eta Fulek baloia buruz atera zuen gol-marra gainean. Baina hau izan zen etxekoen aukera garbi bakarra bigarren zatian.

Bisitariek bidalketa luzeak eta Rulo eta Las Herasen borroka bilatu zituzten, etxekoen defentsan huts egitera bideratuta. Las Herasek berak bi liskar on irabazi zizkion Mikeldiri. Bereziki argia izan zen bigarren aukera, baina lokatzaren ondorioz baloia gainean geratu zitzaion Portugaletekoari eta atzelari bat garaiz iritsi zen jaurtiketa urruntzera. Pena bat.

Beste lapurreta altu bat Legarretaren aukeran amaitu zen. Apur bat eskoratuta, “a barreno” tiro egin zuen, baina Brunok gogor eutsi eta gelditu egin zuen txuta.

Eta partidako azken segundoan, abagune argiena iritsi zen. Baloi luzea, Markelek bikain utzi zion buruz Oiermuri, eta honek bakarrik ekin zion Brunoren ate aldera. Bere jaurtiketa hozkatu samar atera zen eta atezainari hanka probidentzial bat ateratzeko eta bisitarien garaipena saihesteko denbora eman zion.

0-0 amaiera, ondo bereizitako bi zatirekin. Bigarren partida jarraian, portería a cero. Santurtziren bila!

EGURRE URI!

URITARRA: Álvaro, Lega, Gatza, Bilbo, Asier Iza, Leke, Ful, Totorika (Kerman 73′), Durán (Iker Iza 61′), Las Heras (Oiermu 73′), Raúl (Markel 61′)