URITARRA – UNION LATINA ÑANDU

Lehen zatia

Bigarren itzuliko lehen partida, urrian azken segundoan lortutako garaipenarekin gogoan.

Uritarrak partida kontrolpean izan zuen lehen ordu erdian. Lasai egon behar izan zuten jokalari bisitarien sarrera gogor eta itsusiak zirela eta.

Harrigarria bada ere, Unión Latina Ñanduk aurrea hartu zuen 33. minutuan. Horrek urduritasun apur bat eman zien etxeko jokalariei, baina atsedenaldiaren atarian Olaia Aguayok sartutako gol ikusgarri batek berriro ere markagailuan jarri zituen taulak.

1-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Aldaketa taktiko pare batek itxura hobeagoa eman zien zerutarrei. Pixkanaka-pixkanaka abagune arriskutsuak pilatzen joan ziren.

Libek, taldeko abrelata ofizialak, 53. minutuan aurreratu zituen etxekoak. Asistentzia Alba Muñozek egin zuen. Denboraldiaeren hamaikagarrena.

Bisitariek bi kanporatzeak jasan zituzten eta 9 jokalariekin jokatu zuten azken minutak. Agian azken metroetan hobeto ibili ez izana damutu behar da, baina perfekzioa ezin da eskatu.

Olaia Aguayok 3-1ekoa egin zuen.

Hurrengo partida, Basauriko Kimuak.

Aipamen berezia Olaia Espartari, berriz ere minutu batzuk jokatu baitzituen 19 hilabete zelaietatik kanpo egon ondoren, lesionatuta.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Zeiane, Maite, Oihane (Olaia Esparta), Noemi, Marta, Libe, Olaia Aguayo (Itzi Díez 65′), Alba, Naia, Naroa (Maddi 60′)