SANTUTXU – URITARRA

Lehen zatia

Oso irteera zaila taldearentzat, Santutxu bere zelaian gainditzeko aurkari zailenetako bat baita. Oso joko zuzena eta bizia du, eta bost zentzumenak uneoro jarrita egotera behartzen zaitu.

Uritarraren lehen zatia txarra izan zen. Hasi eta berehala, Urko Verak bakarrik geratu zen Goiriren aurrean, kanpoko jokalariak oso sendo egon ez ziren aldaratze batzuen ostean. Zorionez, Goirik esku zoragarri bat atera eta buruz burukoa gelditu zuen.

Extekoen domeinua nabaria izan zen. Urko Verak ia urteko gola egin zuen zelai erdian biratu eta Goiriren gainetik baselina bat bilatu ondoren. Baloiak langan jo zuen, mirariz. Hori bai, 36. minutuan Bilboko aurrelariak asmatu egingo zuen. Area kanpotik jaurtiketa gogorra egin eta gola  Amorebietako atezainaren eskuinatik sartu zen. Zerbait gehiago egin zezakeela aitortu zuen atezainak.

Bere azken partiduan bisitariei izkin egin zien zortea igande goizean agertu zen. Etxekoek aukera bakarra izan zuten Las Herasen urruneko jaurtiketa batean, eta ia ezerezetik berdindu zuten. Polliren alboko sake luzea, baloiak 2-3 bote eman zituen area barruan eta Oiermu agertu zen pentsatu gabe jaurtitzeko. Lehen zatiko azken jokaldia zen.

1-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Bigarren zatiaren hasieran Uritarraren hobekuntza sumatu zen. Baina, bitxia bada ere, zerutarrak hobeto zeudenean iritsi zen etxekoen bigarren gola. Eskuin hegaletik egindako erdiraketak Asier Izan eman zuen eta area txikian Jonlo markarik gabe agertu zen buruz errematatzeko. Bisitarientzat mazazoa. Haiei tokatzen zitzaien markagailuari buelta ematea.

Pasa den asteko joko onak eman zien konfiantzaren ondorioz, Larrabetzuarrak lanean hasi ziren eta garai batean bezala jokatzen hasi ziren. Markelenganako diagonalak min handia egiten hasi ziren. Eta, hain zuzen ere, bere auzoan jokatzen ari zen hegalariaren jokaldi bikain baten ostean 2-2ko berdinketa ailegatu zen. Autopasea belaunarekin eta heriotzako pasea Las Herasi, barkatuko ez zuenak. Orduan, bertaratutakoek lasaitasun-aire bat nabaritu zuten, Portugaleteko aurrelariaren urteko lehen diana baitzen.

Golak are animo handiagoa eman zien bisitariei. Las Herasek eutsi eta ahal zituen baloi guztiak deskargatu zituen, Mingo eta Ful baloiaren jabe egin ziren eta gure hegalak bi aizto izan ziren. Eta 75. minutuan garaipenaren gola iritsi zen. Bigarren jardunaldiz jarraian, Uritarrak beste gol bat egin zuen geldikako jokaldi batean. Fulek kornerra atera zuen Gatzaren burura eta honen errematea bigarren zutoinera joan zen. Bertan inork espero ez zuen lekuan agertu zen Gernikako jokalari txiki bat, gelako bizkorrena, eta baloia sarera bultzatu zuen bisitarien pozerako. Bai, Kerman Arriagari buruz hitz egiten ari gara.

Azken 15 minutuetan gertatu zena ia ezin dugu kontatu, kronista hau kolapsoaren zorian egon zelako. Etxeko taldeak kornerrak, faltak eta baloiak eskegita, Goiriren geldiketa bat eta Vivaldiren “Cuatro Estaciones” baino hobeto entzun zen epailearen azken txistua.

2-3 eta orain, Galdakaoren bila.

EGURRE URI!

URITARRA: Goiri, Polli (Lega 46′), Gatza, Leke, Asier Iza, Mingo, Ful, Oiermu (Kerman 67′), Toto (Bilbo 76′), Txeme (Markel 46′), Las Heras (Raúl 76′)