EZKURDI – URITARRA

Lehen zatia

Hasierako hamabost minutuetan Uritarrak erabateko nagusitasuna izan zuen. Etxekoen defentsen bizkarra bilatzen zuten denbora guztian, baina ez ziren fin ibili azken erregate edota erremateetan.

Arraroa dirudi azken hori esatea Olaia Aguayok 10. minutuan taldea aurreratu zuenean. Baina zerbait zehatzago izatekotan, emaitza askoz handiagoa izan zitekeen.

Bisitariak lasaitu egin ziren 20. minututik aurrera. Espazio txikiagoetan jokatzen saiatu ziren, baina onena berdin jokatzen jarraitzea zen. 33. minutuan berdinketa jaso zuten eta zerutarren jokalarien zalantzak areagotu egin ziren.

1-1 eta hobetzeko asko. Batez ere, lasaiago jokatu behar zelako sentsazioa.

Bigarren zatia

Naiaren sarrerak azken pasea errazago aurkitzen lagundu zuen. Etxekoak etengabe saiatzen ziren Uritarra jokoz kanpo uzten, eta tenple handiz jokatu behar zen.

Behin bigarrena eginda, golak bata bestearen atzetik erortzen joan ziren. Itzitenek, golarekin daukan hitzorduari leial, bigarren gola egin zuen.

Maddi, Libe, Alba (pare bat asistentziarekin batera) eta Naia batu ziren festara.

1-6 finala eta azken pasean eta errematean hobeto egon ahal izan ginela (entrenatzailearen hitza).

Atseden-astea aurretik

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Noemi (Alba 52′), Iraitz, Noelia (Leyre 75′), Nagore, Maite, Libe, Marta, Itzi Díez, Olaia Aguayo (Naia 52′), Maddi (Naroa 75′)