SOMORROSTRO – URITARRA

Lehen zatia

Egun itsusia futbolean aritzeko. Futbolari baten etsairik handienetako bat ageri zen: haizea. Uritarrak haizea alde zuela jokatu zuen lehen zatia eta bazekien bere aukerarik onenak aprobetxatu beharko zituela, kontrako haizea oso arriskutsua baitzen.

Lokalak pixka bat defentsiboago hasi ziren. Uritarra asko aritu zen hegaletatik, batez ere ezker helagetik, baina ia ez zuen arriskurik sortzen. Pena izan zen lehen zatian ateratako zen izkinako sake bakar batean ere ia minik ez egitea.

25. minututik aurrera iritsi ziren txuri-urdinen minuturik onenak. 10 minutuko nagusitasuna eta bisitarien zozokeria. Goirik erreflexu itzelekin gelditu zuen Fabiok buruz egindako erremate bat eta Mayordomok boleaz egindako erremate bat kanpora bidali zuen.

Lehen zatiko azken jokaldian gorribeltzen aukerarik argiena iritsi zen. Las Herasen baloi lapurreta eta bakarrik joan zen Hernanen atera. Gogor jaurti eta atezainak geldikerta ederra egin zuen. Calero damutu zen garaiz ez entzuteagatik eta heriotzaren pasea ez jasotzeagatik.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Lehen esan bezala, haizeak berebiziko garrantzia izan zuen partidan. Uritarrak asko sufritu zuen bigarren zatian baloia ateratzeko. Nahiz eta egia izan kontrako aukera asko ere ez zituela jaso, etxekoek eraman zuten partidaren pisua.

Bigarren zatiaren erdian, Charcanek oso gutxigatik gora joan zen falta  bat jaurti zuen. Bisitariek ia ez zuten jokaldi arriskutsurik egin.

Partida 0-0ekoa zela zirudienean, Tobi gure jokalari ohia agertu zen gol bat asmatzeko. Eskuin helagetik egindako erdiraketa eta mediapuntak txilena sinesgatiza bat egin zuen, baloia Goiriren eskuadratik sartzeko.

Uritarra berdintzen saiatu zen baina ia ezin izan zuen aukerarik sortu. Bat nabarmentzearren, Totoren erdigune arraso bat, baina Oiermu eta Rulo oso gutxigatik iritsi ez ziren.

1-0 eta laugarren porrota jarraian. Igandeko partidan pentsatzera, Iurretakoren kontra.

EGURRE URI!

URITARRA: Goiri, Polli, Gatza, Bilbo (Hodei 87′), Asier Iza, Leke, Ful, Oiermu, Calero (Kerman 74′), Toto (Txeme 87′), Las Heras (Raúl 74′)