URITARRA – MUNGIA

Lehen zatia

Partidaren lehen denbora hitz batekin definitu beharko balitz, hitzik onena “monotonoa” izango litzateke. Uritarrak etengabe bilatu zuen bisitarien defentsaren bizkarra, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Joko zuzen gehiegi Zarate eta Zoro entrenatzaileen iritziz.

Ondo jokatzen ari ez zarenean, garrantzitsua da izan ditzakezun aukera apurrak asmatzea urduritasuna sar ez dadin. Zorionez, gauza hori gertatu zen larunbatean. Libek azken jokaldian aurreratu zituen etxekoak. Zerutarrek lehen erdian lortu zuten jokaldi konbinatibo bakarrenetakoa.

Larrabetzuko jokalaria partidak libratzera ohitzen ari da.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Uritarraren joko estiloa erabat aldatu zen bigarren zati honetan. Eta partidaren emaitzan eragin zuzena nabaria izan zen.

Bigarren gola bigarren zatia hasi bezain laster iritsi zen. Baloi lapurreta kanpotarren baloi irteeran eta berriz ere Libek golean amaitu zuen Olaia Aguayo, Naia eta Itziren arteko jokaldi polita.

Maiteren sarrerak gogortasun handia eman zion zelai erdiari, eta Maddik sakontasun handiagoa eman zien erasoei.

Zerutarrek aukera asko izan zituzten arren, ez zuten asmatu azken 10 minutuetara arte. Itzi Diezek (Itziten izen futbolistikoa) hirugarrena egin zuen eta Maddik laugarren golarekin borobildu zuen arratsaldea.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Oihane (Maite 77′), Iraitz, Nagore, Zeiane, Marta (Noemi 62′), Olaya (Maddi 62′), Naia, Libe (Naroa 77′), Alba, Itzi