URITARRA – AMOREBIETA C

Lehen zatia

Lehen 45 minutuak oso parekatuak izan ziren. Bi taldeen partetik joko zuzen asko egon zen.

Talde bakoitzak aukera garbi bat izan zuen. Etxekoek korner batean aurrea hartzeko aukera izan zuten, Kepak buruz egindako erremate batean, kanpora joan zena. Bisitariek euren aukerarik argiena izan zuten Alaiok bikain gelditu zuen buruz burukoan.

0-0 eta esan daiteke ez zirela historiako 45 minuturik ikusgarrienak izan.

Bigarren zatia

Uritarraren hasiera distiratsua. Lehen jokaldia, Keparen diagonala eta baloia Pablori iritsi zitzaion. Hegalak ostiko bat jaso zuen eta epaileak penaltia agindu zuen. Galdakaoko jokalariak berak hartu zuen penaltia eraldatzeko ardura.

67. minutuan 2-0ekoa iritsi zen. Kornerra zerutarren alde, Kepak buruz luzatu eta baloia Abreurengana iritsi zen eta honek baloia sarera bidali zuen. Momentu gozoan dago Deustuko aurrelaria.

Alaiok ez zuen behin ere partu hartu behar izan bigarren zati horretan. Arratsaldea biribildu zuen Pablok, atezainaren eta kanpotarren defentsaren arteko zalantza aprobetxatuz.

3-0 amaiera eta hirugarren garaipena jarraian. Orain, Etxebarri B.

EGURRE URI!

URITARRA B: Alaio, Ortu (Aitor 67′), Markel, Kepa, Imanol (Iker Iza 52′), Eder, Arana, Badillo (Txakar 67′), Pablo, Ibon (Unai Alonso 52′), Lander (Eneko 76′)