ETXEBARRI – URITARRA

Lehen zatia

Hasieran, Uritarrako jokalariak oso deseroso egon ziren aurkariaren presio handiagatik, eta horrek nahi baino zuzenago jokatzera behartu zituen.

Larrabetzukoak zelaiaren tamaina handietara egokitu ziren 20. minututik aurrera, Marta eta Naia partidaren kontrola hartzen hasi zirenean. Azken honek esfortzu handia egin zuen partida osoan zehar, erasoan zein defentsan.

Muñoztarren asteburua izan da, asistentziei dagokienez. Alba Muñozek 30. minutuan beste korner magistral bat jarri zuen Maiteren burura eta azken honek 0-1ekoa egin zuen.

0-1 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Itzi eta Nagoreren aldaketek, bigarren zatiaren hasieran, bisitarien defentsa hobetu zuten, baloiarekin erabat fin egon ez arren Etxebarriren erasoko ahaleginak garaiz gelditzea lortu baitzuten.

Zerutarrek Naia eta Albaren pare bat aukera izan zituzten errenta handitzeko, baina ez ziren fin ibili azken metroetan. Egia da etxekoek hurbilketa arriskutsuren bat edo beste izan zutela, batez ere penalti bat 88. minutuan. Zorionez, Paula handia egin zen eta huts egin zuten. Ez dago asteburu honetan Uritarrari penaltiz golik egingo dionik.

15 jokalariek sekulako ahalegina egin zuten ligan galdu gabe mantentzeko. Orain, Mungiaren bila.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Oihane (Noemi 72′), Maite, Libe, Zeiane, Marta, Noelia (Nagore 53′), Alba, Naia, Olaia Aguayo (Leyre 81′), Naroa (Itzi Díez 46′)