URITARRA – LUMO
Lehen zatia
Uritarrak oso partida ona jokatu zuen larunbat gauean. Lumoarekiko zuen nagusitasuna jakina zen, baina, batzuetan, hasierako erlaxazio handiegiak ondorengo estutasun- eta estres-uneak ekarri ohi ditu.
Horrelako partidetan oso lagungarria izaten da markagailuan aurrea hartzea. Eta hala izan zen. 13. minutuan Martak Larrabetzuko taldea aurreratu zuen jaurtiketa gogor batekin.
Lokalek presio bera egiten jarraitu zuten Lumon. Lehen zatia 5-0ekoarekin bukatu zen, Iraitz (gol bi), Alba (ezkerkada polita berea) eta Itzi Diezen golen ondoren.
Bigarren zatia
Maddi De Abajok errenta handitu zuen jokaldi pertsonal eder baten ostean gol eder batekin hasi eta berehala. Ia jarraian, Itzik zeruetarren zazpigarrena egin zuen, ia arearen ertzetik egindako ortodoxo samar erremate baten ondoren.
Aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren bigarren zati osoan. Etxekoek baloiarekin gozatu zuten baina une oro aurkariari zioten errespetua azpimarratu behar da.
Naroak 85. minutuan egin zuen arratsaldeko azken gola eta partida 8-0ekoarekin bukatu zen.
Garaipen ona eta orain Etxebarriren aurkako hurrengo partida gogorran pentsatu behar dute gure neskak.
EGURRE URI!
URITARRA: Paula, Zeiane (Naroa 56′), Maite, Iraitz (Noemi 78′), Itzi Díez, Nagore (Oihane 56′), Noelia, Marta, Alba, Olaia Aguayo (Libe 65′), Maddi