URITARRA – GETXO

Lehen zatia

Getxoko jokalarien intentsitateak Uritarrakoena baino handiagoa izan zen lehen zatian. Larrabetzukoek ez zuten inoiz beren jokoa inposatu.

Erasoko mailan ezer gutxi dago nabarmentzeko lehen 45 minutu hauetan. Mingoren jaurtiketa bat eta Totoren zentrotxut arriskutsu bat.

Bisitariek aukera ona izan zuten, baina Goirik geldiketa bikaina egin zuen.

Laburbilduz, lehen erdia itsusia izan zen eta etxekoek hobetzeko asko zegoela uste zuten.

0-0

Bigarren zatia

Uritarraren hasiera hobea izan zen zati honetan. Nahiko aukera garbi izan zituen zatiko lehen 20 minututan zehar:
 
– Las Herasen jaurtiketa, defentsak kornerrera bidali zuena.
– Gatzaren errematea buruz gora, korner batean.
– Mingoren heriotzako pasea, defentsak ateratakoa Rulo miazkatzen ari zenean

– Las Herasen baselina saikaera area ertzetik. Motz geratu zitzaion eta defentsa batek urrundu zuen baloia.

Dena aldatu zen 70. minutuan. Markelek kiroltasun handia erakutsi zuen baloia kanpora botata, Getxoko jokalari bat min hartuta, zirudienez, lurrera erori zen jokaldi baten ondoren. Santutxukoa kontraerasora bakarrik  zihoan, baina beste bat lesionatzean askok egingo genuena egin zuen.

Kiroltasunik ez zuen izan Getxok berak, baloia modu txarrean itzuli baitzion Legari, eta presioa berehala eta modu oldarkorrean egin baitzuen. Azken honek etxeko jokalariak harritu zituen eta, urduri, zorigaiztoko jokaldi bat eragin zuten, Gatzaren penaltian bukatu zuena. Bisitariek penaltia sartu zuten..

Bakoitzak epai dezala zer egingo zukeen jokaldi horretan. Gertatutakoa benetan salagarria da. Espero dezagun beste taldeei berdin ez gertatzea.

Hortik aurrera, Uritarra partidatik joan zen, eta gehiago egon zen protestaren eta aurkarien zain, jokatzearen zain baino. Egoera horietatik ikasi behar da, berriro gerta ez dadin. Jolasean zentratu behar dugu.

0-1 eta Sodupe liderraren aurkako partida gogorrean pentsatzera.

EGURRE URI!

URITARRA: Goiri, Lega, Leke, Polli, Iker Iza (Durán 75′), Mingo, Ful (Gatza 46′), Calero (Markel 46′), Totorika (Oiermu 46′), Raúl, Las Heras