ESCOLAPIOS – URITARRA B
Lehen zatia
Iberlandako zelaiak Uritarra B-ren joko estiloa baldintzatu zuen neurri batean. Bere dimentsio txiki eta estuak joko oso zuzena egitera behartu zuen.
Partida oso lehiatua izan zen une oro. Lehen 45 minutuetan ez zen gauza handirik gertatu, nahiz eta talde bakoitzak gola egiteko aukera bana izan.
Bisitarien aldetik, Landerrek aukera argia izan zuen, baina ezin izan zuen gauzatu. Beste aldetik, Oleak geldiketa estratosferiko bat egin zuen.
0-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Hasi eta berehala, berriro geldikako jokaldi batean, Uritarra B-k gol bat jaso zuen. Kornerra bigarren zutoinera botata eta hor agertu zen Escolapioseko jokalari libre bat 1-0ekoa egiteko.
Gorri-beltzek aldaketa pare bat egin zituzten eta sistema aldatu zuten, baina ez zuten abagune argirik sortu, erdiraketa arriskutsuren batetik haratago.
Amaierarako hamar minuturen faltan, Iñigo de Aquinok (etxekoen 10. zenbakia) jokaldi pertsonal bikaina egin eta 0-2koa egin zuen. Zalantzarik gabe, partiduko MVP izan zen.
Porrot berria etxetik kanpo. Hurrengo neurketa, Errebalen Ugaoren kontra.
EGURRE URI!
URITARRA B: Olea, Aitor, Markel, Ortu (Badillo 81′), Lito, Arana, Hodei (Eder 62′), Kepa, Pablo, Lander (Xuso 70′), Ibon (Unai Alonso 62′)