ELORRIO B – URITARRA

Lehen zatia

Bi taldeek antzeko joko sistemarekin hasi zuten partida. Joko zuzenagoa zuten lokalak baloia espaziora bilatuz eta Larrabetzukoak joko asoziatiboagoa eginez.

Bisitariek 23. minututik gertu izan zuten lehen aukera. Eta lehenengoa lapikora joan zen. Albaren golazoa baselina zehatz eta eder batekin.

Hortik amaierara arte, Uritarrak errenta handitu ahal izan zuen Noemiren bi abagunetan, baina atezaina ondo aritu zen.

0-1 atsedenaldian, eta gure nesken partida oso ona, bai erasoko arloan, bai defentsan.

Bigarren zatia

Taldeak ondo defendatzen jarraitu zuen. Polemika pare bat egon ziren bigarren 45 minutu hauetan. Etxeko jokalari bat kanporatu zuten, jokalari bisitari bati eraso egin ostean.

Partidua nahiko itsusi eta astun bihurtu zen. Uritarrak Elorrio oso indartsua eta fisikoa menderatzea lortu zuen. 76. minutuan, epaileak Naia Patralanda kanporatu zuen.

86. minutuan, zoritxarrez, etxekoen berdinketa iritsi zen. Falta batean, aldaratze baten ondoren, etxekoek bere zelai erditik gora bota zuten baloia, Paulak gaizki neurtu zuen botea eta baloiak golean bukatu zuen.

1-1 amaiera. Sentsazio positiboekin geratu behar gara. Pilak kargatzeko atseden-astea.

EGURRE URI!

URITARRA: Paula, Oihane, Iraitz, Maite, Zeiane, Marta, Nagore, Naia, Alba (Libe 80′), Noemi (Olaia 70′), Naroa (Itzi Díez 8′)