ZAMUDIO – URITARRA
Lehen zatia
Gazituagako berdegunea aurreko urteetan bezain ondo ez bazegoen ere, igandeko partida espero zen bezalakoa izan zen: bi talde erasokor garaipenaren bila une oro.
Bisitariak ondo hasi ziren, nagusi. Laster iritsi zen partidu osoko aukerarik argiena Uritarrarentzat. Calerok errebote bat hartu zuen area ertzean eta baloia boteka geratu zitzaion. Usansolokoak, sasoi gozo-gozoan dagoena, gol itxura zuen parabola batekin jaurti zuen bolea bat, Gorka Camporen esku bat eta Zamudioren interesetarako langa salbatzaile bat agertu ziren arte.
Teknologikoek partida orekatzea lortu zuten eta Tinocoren oinetan oso aukera argia izan zuten kontraeraso batean. Zornotzakoa bakarrik geratu zen Goiri herrikidearen aurrean, eta atezainak geldiketa antologiko bat egin zuen, pozez eta amorruz betea ospatu zuena.
0-0 atsedenaldian eta bi talde oso onen arteko partida oso paretsua.
Bigarren zatia
Uritarraren beste hasiera on bat, nahiz eta oraingoan ez zuen aukera argirik izan. Izan ere, poliki-poliki atzera egin behar izan zuen.
Taldearen bajek, berdegunearen egoera ezegokiak eta partidaren erritmo altuak hamaikakoaren nekea eragin zuten.
60. minututik aurrera, bisitariek sufritu egin zuten eta ez zuten etxekoen atera arriskuz hurbiltzerik lortu. Ez ziren guztiz zehatzak izan ez zentroetan, ez kontraerasoetan.
Partida 0-0 amaitu zen, hein handi batean talde osoaren defentsa lanari esker. Norbait nabarmentzearren, Goiri, bigarren zatian meritu handiko beste bi geldiketa egin baitzituen, Leke eta Bilbo, baloiarekin zein baloirik gabe inperial aritu zirenak, aipamen berezia merezi dute. Parte hartu zuten beste 13 jokalarietatik inor ez dadila mindu bere lana ere ona izan zelako.
0-0 amaiera. Laugarren atea hutsean 5 partidatan. Indautxun pentsatzera.
EGURRE URI!
URITARRA: Goiri, Apra (Eder 85′), Leke, Bilbo, Iker Iza, Mingo, Calero (Endika 85′), Aner, (Hodei 61′) Oiermu (Txeme 76′), Markel, Las Heras (Rulo 61′)