URITARRA – DINAMO SAN JUAN
Lehen zatia
Bi taldeen partida hasiera ona. Dinamo San Juanek, agian bere kanpaina hasiera kaskarragatik, gutxiago arriskatu zuen hasieratik baloi irteeran.
Etxekoek oso ondo konbinatu zituzten joko asoziatiboa eta joko zuzena partida osoan zehar. Moreen presioa interpretatzen jakin zuen espazio libreak bilatzeko.
Atsedenaldira 0-0ekoarekin iritsi ziren arren, etxekoen nagusitasuna nabaria izan zen. Aukerarik argienak bereak izan ziren:
Bigarren zatia
Partiduak joera berarekin jarraitu zuen. Nagusi zen Uritarra .
Bigarren zatia Oiermuren urruneko jaurtiketa batekin hasi zen, desbideratuta joan zena. Las Herasek ere beste aukera argi bat izan zuen buruz egindako erremate batean. Bazirudien ezin izango zuela Uritarrak katua uretara eraman.
Etxekoek “erre que erre” jarraitu zuten, nahiz eta 10 jokalariekin geratu, Fuli bigarren txartel horia aterata. Izan ere, apenas nabaritu zen.
77. minututik gertu iritsi zen hainbesteko temaren saria. Jokaldia made in Uritarra. Mingok bere areatik gertu jaso zuen baloia eta kapela bat egin zion aurkariari. Bilbotarrak hegalera bidali zuen baloi luze batekin Legari eta Galdakaokoak erdiraketa ederra jarri zuen. Arean zain zeuden Raul eta bere hanka luzeak. Eskuina luzatu eta jokaldi polit hura golarekin bukatu zuen. 1-0.
Etxekoek 85. minutuan erabaki zuten partida. Mingoren diagonal on batek defentsaren aurrean bakarrik utzi zuen Markel. Honek erraz driblatu eta erdiraketa zehatz bat jarri zuen, Rulok ia gol marran bultzatu zuena bere defendatzailea gaindituz.
2-0 eta etxekoen partida ona, kontrako egoera guztiak gaindituz.
EGURRE URI!
URITARRA: Goiri, Lega, Leke, Bilbo, Iker Iza, Ful, Mingo, Markel, Oiermu (Txeme 74′), Calero (Aner 80′), Las Heras (Rulo 65′)