SAN PEDRO – URITARRA

Lehen zatia

Partida polita Las Llanas bezalako zelai historiko batean jokatu zena, beti erasoko jokoa egin nahi duten bi talderen artean.

Ez zen bisitarien eguna izan. Oso zehaztugabe aritu ziren partida osoan zehar, huts egiten ez duten paseak huts eginez. Gainera, San Pedrok nahiko erraz hartu zion bizkarra bere defentsari. Lehen minutuetan, Alvarok “mano a mano” bat gelditu behar izan zuen.

Uritarrak zelaierdian aurkitzen zituen espazioak, baina arrisku handiegiz, ez zuen aurrera egiterik lortzen. Hala eta guztiz ere, lehen jokaldian 0-1ekoa egin zuen. Rulok Calerori eman zion, eta honek ia zelai erditik gol ederra egin zuen, atezainari gainetik jarriz.

Minutu batzuk geroago, jokaldi konbinatibo eder baten ostean baloia Caleroren oinetara ailegatu zen penalti puntuan. Usansolokoa pixka bat liluratu zen eta ez zuen jaurti. Baina atzeko lerrora iritsi zen eta bere atzerako pasea golean amaitu zen aurkariaren atezainean eman ondoren. Guztion sorpresarako ere, linierrak gola baliogabetzea erabaki zuen, ateko sakea adierazi baitzuen. Arraroa da bertako inork eta publikoak ez protestatzea.

Azken 15 minutuak nagusi izan ziren etxekoak. Berdinketa lortzeko hainbat aukera garbi izan zituzten, guztiak ere Alvaro inspiratu batek geldiaraziak (bilbotar atezainak bere erreflexuak erakutsi zituen). Baina itsaskia hainbeste joaten da iturrira, non hautsi egiten baita. Zoritxarrez berdinketa lehen zatiko azken jokaldian gertatuko zen. Danelek bizkarra hartu zion Izari, driblatu eta txutatu egin zuen area txikiaren ondoan. Bere jaurtiketa Alvarok gelditu zuen, baina aldaratzea mantso gelditu jausi zen Gutierrezen oinetan. 1-1 ate hutsean.

Bigarren zatia

Kanpoko taldeak, beharbada, gehiegi saiatu zen baloia atzetik ateratzen bigarren zatian. San Pedroren presioak fruituak ematen zituen eta zerutarrek ez zuten ia bere areatik irtetzen lortzen. Gainera, galerak etengabeak ziren.

Egia da ez zela bi aldeek abagunez betetako bigarren zati bat izan, baina etxekoak nagusiagoak zirela zen sentsazioa. Hala ere, Rulok kontraeraso batean 1-2koa egiteko aukera izan zuen, baina bere errematea hozkatuta atera zen.

65. minutuan iritsi zen 2-1ekoa. Ezker hegaletik erdiraketa ona eta Galderren burukada, eskuadrari zuzenean. Ur hotzeko pitxerra bisitarientzat. Baina denbora falta zen.

Hemendik amaierara nahi eta ezina izan zen Uritarrarentzat. Aipatzekoak dira Oiermuk egindako bi jaurtiketa (bat atezainaren eskuetara eta beste bat metro gutxigatik kanpora) eta Las Herasek buruz egindako errematea, zutoinetik urratuz joan zena, partidako azken jokaldian.

Ez da porrotean gehiago pentsatu behar. Hurrengo helburua: Iturrigorri.

EGURRE URI!

URITARRA: Álvaro, Lega (Apra 87′), Gatza, Bilbo (Ful 65′), Asier Iza (Iker Iza 51′), Leke, Mingo, Oiermu, Markel (Endika 87′), Calero, Raúl (Las Heras 65′)