Etxekoak beste erritmo batekin hasi ziren eta aukerak iristen hasi ziren, baina ez zuten asmatzen.
65. minutuan iritsi zen partida aldatu zuen jokaldia. Tangana area bisitariaren ertzean eta Ugak Madariagaren zaplazteko bat jaso zuen. Epaileak ikusi eta bigarren txartel horia atera zion zentralari. Kalera.
Hurrengo jokaldian, Mandalunizek eta Ugak omenaldi txikia jaso zuten, aldaketa eta txalo zaparrada moduan. Batek futbola alde batera uzten du eta besteak kluba utziko du 7 urteren ostean.
Anerren irteerak presentzia handiagoa eman zion Uritarraren erasoario, batez ere aireko jokoan. Bere erdi-iremate batek Aguinagaren gola (bere atean) eragin zuen Gomezen erdiraketa on baten ondoren. 75. minutua, 1-1, eta oraindik bazegoen denbora markagailuari buelta emateko.
6 minutu geroago, erremontada amaituta. Gandak pase bat jaso zuen arearen ertzean eta misil bat bidali zuen eskuineko zutoinaren oinarrira. Gol ederra, Foruarenak egin duen denboraldiaren isla. Teorian, gizon on honek futbola ere uzten du, baina badakigu gure bideak laster gurutzatuko direla. Oraindik gaztea da.
Pandok, azkenean futbola utziko duena eta honen onerako, bere omenaldi txikia jaso zuen ere hurrengo jokaldian.
2-1 eta denboraldia amaitzeko modu ona. Behin betiko bosgarren postua. Datorren urtean, gehiago eta hobeto.
P.D: Eskerrik asko aurten kluba utziko duten jokalari eta talde teknikoaren parte diren guztiei, arrazoia edozein dela ere. Luxua izan da zuetaz gozatzea. Eskerrik asko Aritz, Gari, Eka, Pando, Ganda, Arego, Aitor Álvarez, Iker Gómez, Eneko, Mandaluniz, Ugaitz, Gorka Moreno, Imanol, Aitor PF eta Aratz. Eta guztien gainetik, eskerrik asko Bitxo (Jon Álvarez) 6 urte hauengatik.