ZAMUDIO – URITARRA

Lehen zatia

Partida polita izan zen ikuslearentzat. Presiorik ez zegoenez, bi taldeek, berez espiritu erasokorra dutenez, aurkariaren atea bilatu zuten beti.

Bisitariek lehen hamar minutuetan hainbat hurbilketa arriskutsu izan zituzten arren (Txeme eta Calero ez ziren mirariz errematatzera iritsi), etxekoak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak 12. minutuan. Alboko sakea eta Borja Alvarez bakarrik geratu zen Pandoren aurrean aldaratze sorta baten ondoren. Atezainak gelditu egin zion jaurtiketa, baina, zoritxarrez, baloia Vivancori iritsi zitzaion, eta honek sarera bidali besterik ez zuen egin behar izan.

Bi taldeek baloiaren tratu ona mantendu zuten lehen zatiaren amaierara arte. Egia da Uritarraren aukerarik argienak geldikako jokaldietan etorri zirela, baina taldea oso eroso zegoen baloiarekin eta ondo aurkitzen zituen espazioak.

1-0 atsedenaldian eta taldeak markagailuari buelta emateko gai zelako sentsazioa.

Bigarren zatia

Uritarraren nagusitasuna erabatekoa izan zen bigarren zati honetan. Gomezek, Ugak eta Gandak azkar berdindu ahal izan zuten markagailua baina Becerra bikain aritu zen hiru geldiketa onekin.

63. minutuan iritsi zen merezitako saria. Gandaren enegarren barnekaldia, atzeko pasea Ugaitzi eta Txurdinagakoak zutoi motzera bidali zuen baloia. Basurdeak lo egiten duen tokian. 1-1.

Zamudio ozta-ozta hurbildu zen Pandoren ate ingurura eta Uritarrak partida hau irabazten saiatzen jarraitu zuen. Eta 15 minuturen faltan, Bingo. Lekek korner baten aldaratze bat jaso zuen area txikiaren ondoan eta armiarma-sareak kendu zizkion eskuadrari.

Taldeak sufritu egin zuen partidaren amaierara arte eta alboetako erdiraketak bikain defendatu zituen. Garaipen handia zelai zail batean.

Orain, azken partida eta agur asko Balmasedaren aurka.

EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Ganda, Gatza, Arego, Gómez, Eneko (Aner 71′), Leke, Txeme (Aitor Álvarez 71′), Calero, Totorika (Polli 61′), Ugaitz