Lehen zatia
Erritmo baxuko lehen zatia. Kanpokoek miraria behar zuten jaitsieratik salbatzeko eta etxekoek baloia erritmo baxuarekin mugitu zuten.
Etxekoen aukera nagusiak geldikako jokaldietan etorri ziren. Aipatzekoa da Iker Gomezek jaurtitako falta ederra, eskuadrara zuzenenan joan zena.
Eta beste falta bat, Ugak botatakoa, langan eman zuena.
Abadiñok ez zuen ia urduritu Ekaren atea. Azken batean, lehen zatia aspergarria izan zen ikusleentzat.
0-0
Bigarren zatia
Aldageletatik igaro ondoren, etxekoek nabarmen hobetu zuten euren irudia. Aukerak bata bestearen atzetik iristen hasi ziren.
57. minutuan heldu zen lehen gola. Area barruan aldaratze batzuen ondoren, Enekok baloia jaso zuen atezainak Gomezi egindako geldiketa baten ostean, eta nahi bezala fusilatu zuen. Antzinako moduan ospatu zuen, besoak altxatuz, bikiak igo berriak baitzitzaizkion.
Uritarrak jolasean jarraitu zuen. Ugaren barnekaldi batek eta ondorengo erdiraketa batek ez zuen errematatzailerik aurkitu.
75. minutuan iritsi zen bigarren gola. Mingok botatako korner itxi batean, Ganda orraztu zuen bigarren zutoinera, gola eginez.
2-0 eta berriz ere garaipenen bidera itzuli ziren Larrabetzutarrak.
Helburua: urtea ahalik eta ondoen amaitzea, sentsazio onekin.
EGURRE URI!
URITARRA: Eka, Lega, Gatza (Polli 76′), Arego, Durán (Ganda 67′), Mingo, Eneko (Totorika 67′), Oiermu (Txeme 76′, Calero (Aner 84′), Gómez, Ugaitz