URITARRA – IURRETAKO

Lehen zatia

Oso ona izan zen Uritarra lehen zatia, denboraldiko onenetarikoa.

Gatzak hasi bezain laster aurreratu zituen etxekoak. Txemek lehen zutoinera bota zuen kornerra eta hor agertu zen Lezamako zentrala bere buruarekin baloia gurutzatzeko.

Uritarrak asko gozatu zuen baloiarekin lehen 45 minutu hauetan. Hiru aldiz handitu ahal izan zuen errenta, Txemeren bi abaguneetan eta Oiermuren beste batean, baina ez zen gai izan.

Eta, azkenean, damutuko zuen aurkariaren ate aurrean egindako hutsetaz

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Partida ildo beretik jarraitu zuen. Bisitariak ia ez ziren hurbiltzen Ekak defendatutako atera eta etxekoek bigarrena egiteko aukera izan zuten Oiermuren atezainak ondo gelditutako abagune batean.

Baina 70. minutuan dena aldatu zen. Epailearenganako jarrera eta protesta mailan lasaia izaten ari zen partida batean, Mandalunizek bigarren txartel horia ikusi zuen protesta egiteagatik, lehenengoa jaso eta 2 segundora ukondokada batengatik. Akats handia, ekipoaren hedapen fisikoa jaisten hasi zela kontuan hartuta.

Iurretako taldea gora etorri zen eta ordura arte egindakoa baino gehiago estutzen hasi zen, bai 11 jokalariekin jokatzeagatik, bai sailkapenaren estutasunagatik. 70 minutuz ezinezkoa zirudiena gertatu zen.

Gorka Menak berdinketa egin zuen 86. minutuan. Ia jarraian, kanpokoei gol bat baliogabetu zieten jokoz kanpo egoteagatik. Eta ia partidako azken jokaldian, Gorka Menak defentsaren akats bat aprobetxatu zuen berriz ere 1-2koa egiteko eta eromena bere zaleei eramateko.

Irudia hobetu behar da Abadiñoren kontra.

EGURRE URI!

URITARRA: Eka, Lega, Gatza, Arego, Iker Gómez, Leke, Mingo (Eneko 55′), Mandaluniz, Oiermu (Aner 67′), Txeme (Raúl 55′), Ugaitz (Aitor Álvarez 83′)