INDAUTXU – URITARRA
Lehen zatia
Uritarra ezustean harrapatu zuen etxeko taldeak, presio altuarekin eta baloia edukitzeko gogoarekin. Hala ere, oso aukera argia izan zuen Uritarrak hasi bezain laster. Mandaluniz atezainaren aurrean bakarrik geratu zen, baina bere erregatea ez zen guztiz eraginkorra izan.
Lehen zatian ez zuten gol aukera handirik izan bi taldeek, baina une oro etxekoen nagusitasuna izan zen nagusi eta bisitariek baloiaren atzetik korrika egin zuten minutu askotan.
Pandok Garmaren jaurtiketa gelditu zuen atezain getxoztarrari egindako lagapen txar baten ondorioz. Bestalde, bisitariek ez zuten aukera gehiagorik izan erdietan, Mandalunizen aukeraz gain.
0-0
Bigarren zatia
Bigarren zati honetan bisitariek ez zuten hobekuntza handirik izan. Are gehiago, etxekoak 62. minutuan aurreratu ziren Garmaren bitartez (Aregok errematea desbideratu zuen arren), baloiaren irteeran egindako akatsa aprobetxatuta.
Bigarren gola minutu gutxiren buruan etorri zen Erezkanoren erremate polit batean.
Bisitariak markagailuan hurbildu ahal izan ziren, baina ez zen eguna. Totoren bi jaurtiketa kanpora joan ziren gutxigatik,eta Ugaitzen falta bat ondo geldiarazi zuen Andonik.
Azken batean, igande arratsalde txarra. Orain Iurretakoren kontrako partidan pentsatu behar.
EGURRE URI!
URITARRA: Pando, Ganda (Lega 67′), Aitor (Gatza 75′), Arego, Durán (Totorika 58′), Leke, Mingo, Oiermu, Mandaluniz (Calero 67′), Iker Gómez, Ugaitz