URITARRA – ABANTO

Lehen zatia

Partida arriskutsua partida bakoitzean bizitza jokoan duen Abantoren aurka. Hasieran jokoa zuzenegi izan zen lehen minutuetan, eta bisitariak oso ondo hasi ziren.

Gomezek abagune argia izan zuen 15. minutuan. Mandalunizek pasea eman zion, Basauritarrak atezaina driblatu eta atzelari batek atepetik atera zuen errematea.

Eta 23. minutuan, Don Ugaitz Villadaren ikuskizuna hasi zen. Eremuaren ertzean falta, eta bilbotarraren jaurtiketa zehatz eta ederra. Baloia zutoinari itsatsita sartu zen eta Abantoko atezainak ezin izan zuen erreakzionatu.

Ugaitzek hamar minuturo parte hartzea erabaki zuen. 33. minutuan Gomezekin pareta bat egin zuen area ertzean. Honek baloia defentsaren gainetik ziztatuz itzuli zion eta aurrelariak bolea bat lotu eta eskuadratik sartu zen. Sekulako errematea.

43. minutuan Ugak ametsetako lehen zatia sinatuko zuen, bere hat-tricka eginez. Etxeko atzelari baten akats bat aprobetxatu zuen Iñigoren aurrean bakarrik jartzeko eta munduko lasaitasun guztiarekin definitzeko.

3-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Etxekoek erlaxatuegi ez irtetea lortu zuten bigarren zatiaren hasieran. Erasora jokatzen jarraitu zuen, errenta handitzeko asmoz.

Calerok denboraldiko lehen gola egiteko aukera izan zuen jokaldi pertsonal polit batean, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Mandalunizek ere bere aukera izan zuen, Iñigok ondo gelditu zuena. Eta aipatzekoa da Aregok korner batean izan zuen beste aukera bat, baina buruz egindako errematea gora joan zen.

Abantok aldea murriztu zuen 76. minutuan Ederrek area kanpotik egindako jaurtiketa on baten bidez. Etxekoak ez ziren urduri jarri eta partida ondo kudeatu zuten amaierara arte.

Ia partidako azken jokaldian, Ugaitzek biribildu zuen bere jarduna. Baloia defentsaren bizkarrera, Txurdinagakoak atzeko lerroraino estutu eta heriotzako pasea eman zion Calerori. Oraingoan bai, Usansolokoak ez zuen barkatu.

4-1 eta orain Indautxuren kontra.

EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Ganda, Aitor, Arego, Durán (Arana 71′), Mingo, Leke (Calero 66′), Oiermu (Badillo 89′), Mandaluniz, Iker Gómez, Ugaitz