DINAMO SAN JUAN – URITARRA

Lehen zatia

Aukera gutxiko lehen 45 minutuak bi aldeetatik. Baina oso argiak bisitarienak. San Juanengo partidu tipikoa hasieran. Joko zuzena, erorikoak, faltak, kornerrak…

Erlantz ezustean harrapatzeko zorian egon zen Duran, pozoitu egin baitzen bere aldaratzea. Geldikako bi jokaldietan, Lekek bi abagune os argiak izan zituen. Lehenengoan, errematea gora joan zen. Bigarrena etxeko defentsa batek atera zuen, ia nahi gabe.

Aurretik, Erlantz geldiketa ona egin zuen Ugaitzen erremate behartu bati. Dinamo hasi zen bere kontraeraso arriskutsuak erakusten. Ivanek lehenengo eta Fernandinhok gero Pando bi geldiketa egitera behartu zuten.

0-0 atsedenaldian eta Uritarrak nahiko kontrolatutako partida. Baina San Juanen beti alda daiteke dena segundo batzuetan.

Bigarren zatia

Eta hala izan zen. Uritarrak, Ugaren bitartez, beste aukera bat barkatu zuen eta bi minuturen buruan partida eten egin zen.

Moreen baloi luzea, erorikoa Goikok hartu eta bolea perfektu bat jaurti zuen oso urrutitik, eskuadratik sartu zena. Pandok, bere garaian bezala hegan, ukitu egin zuen, baina ezin izan zuen desbideratu. 65. minutua zen. Eta ia jarraian, beste kolpe bat. Galera zelai erdian eta Endikak bakarrik utzi zuen Fernandinho. Honek nahi bezala fusilatu zuen. 67. minutua.

Zerutarrek ez zuten amore eman eta presio-lerroak igo zituzten. Presio horietako batek atezainaren akatsa eragin zuen eta Oiermuk 2-1ekoa jartzeko aprobetxatu zuen.

Zoritxarrez, bisitariek ez zuten aukera askorik izan amaierara arte, Oiermuri Erlantzek ondo gelditutako erremate bat izan ezik, eta markagailua ez zen mugitu. EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Lega, Aitor, Gatza, Durán, Leke, Mandaluniz, Totorika (Oiermu 55′), Ganda (Julen García 81′), Raúl, Ugaitz