URITARRA – GETXO

Lehen zatia

Lokalak gaizki hasi ziren berriro. Konturatu baino lehen, Getxok Ekak gelditutako buruz burukoaz gozatu zuen. Ia jarraian 0-1ekoa egin zuten bisitariek. Falta bigarren zutoinera, Jagobak berriro zona arriskutsuan jarri zuen baloia eta Ibarrak gola egin zuen.

Etxekoen Errebalen egindako 45 minuturik txarrenetakoak izan ziren. Ez zuten erorikoak hartzea lortzen, ez zuten baloiaren bidez menderatzen eta ia ez zuten aukerarik izan.

Taldeak ondo egingo luke horrelako partidetara ohitzea, aurkariak zerbait baitu jokoan, jaitsiera jokoan duten hainbat talde etorriko baitira laster Errebalera.

0-1 atsedenaldian. Berriro markagailura buelta eman behar.

Bigarren zatia

Dena maldan gora jarri zen bigarren zatia hasi bezain laster. Kornerra Getxoren jokalari batek errematatu eta Aregok eskuarekin atera zuten atean sartzear zegoenean. Penaltia eta txartel gorria Basauriko zentralarentzat. Zorionez, Ayok langara bidali zuen.

Etxekoek joko oldarkorragoa, zuzenagoa eta zakarragoa egin zuten. Aldi berean, urduritasuna nabaritzen hasi zen bisitarietan.

Berdinketa 70. minutuan iritsi zen. Mingok baloia lapurtu zuen bere zelaian, ia area ertzeraino eraman, Iker Gomezi ireki eta Basaurikoak gozoki bikaina jarri zion Bilboko erdilariari. Ederra buruz egindako errematea.

Larrabetzuarrek gehiago nahi zuten euren zaleei poza emateko etxean bi porrot jarraian jaso ondoren. Saria 82. minutuan iritsi zen. Enekoren presio handia, Aitorren lapurreta eta baloi luzea Ugari. Bere lan berriari ohore eginez, Txurdinagako aurrelariak atzelariarengandik urruntzeraino gidatu zuen baloia eta bandera pasea egin zion Gandari. Ganda bus-taxi erdiko erreitik bakarrik agertu zen eta 2-1ekoa egin zuen.

Partida amaiera arte zakarra izan zen eta Iker Gomezen kanporatzea deitoratu behar izan zen protesta egiteagatik. Baina zorionez garrantzi handiko garaipena lortu zuen Uritarrak.

EGURRE URI!

URITARRA: Eka, Ganda, Aitor Álvarez, Arego, Iker Gómez, Leke (Eneko 71′), Mingo, Oiermu (Raúl 66′), Mandaluniz, Toto (Durán 60′), Ugaitz