Lehen zatia
Goi-goian duelua Maionan. Orain arte oso partida gutxi galdu dituzten bi talde. Zerbaitegatik izango da. Estilo antagonikoen arteko norgehiagoka, Urko Verarekiko joko zuzenagoa bilatzen zuen Santutxurekin eta joko asoziatibo eta konbinatiboagoa bilatzen zuen Uritarrarekin.
Esan liteke bi estiloetako bat ere ez zela nagusitu lehen zatian, nahiz eta zelaia ia beti etxekoen ate aldera okertuta egon. Bisitariek hainbat aukera izan zituzten Oierren oinetan baina ez oso argiak.
Iker Gomezek bere gorputzarekin gelditu egin zuen Urko Veraren bolea.
0-0 atsedenaldian
Bigarren zatia
Uritarra labana zorrotzagoarekin atera zen bigarren 45 minutu hauetan eta ia hasi bezain laster saria lortu zuen. Pase ederra Aregorena bere lagun den Gomezi, eta honek heriotzazko pasea eman zion Mandalunizi. Maruriren erdilariak bere “llegada” erakutsi zuen eta baloia basurdeak lo egiten duen lekura bidali zuen, etxeko defentsa batean jo ondoren. Baina gola, azken finean. 0-1.
Golak ez zituen atzera bota zerutarrak, eta baloiaren eta denboren nagusitasunarekin jarraitu zuten. Partida oso serioa izan zen berea.
Emaitza laburra izateak “zerbait” sufritzera behartu zuen azken minutuetan, baina baloi korrituaren defentsa zein korner sakeetan bikaina izan zen. Santutxuk baten bat errematatzea lortu zuen, baina beti bortxaz.
Ospe handiko garaipena Maionan eta Derio liderrarengan pentsatzera.
EGURRE URI!
URITARRA: Pando, Ganda, Gatza, Arego, Iker Gómez, Mingo (Txeme 82′), Leke, Mandaluniz, Calero (Aitor Álvarez 82′), Oiermu (Durán 68′), Uga (Raúl 82′)