BERMEO – URITARRA

Lehen zatia

Zelaiaren egoerak erabat baldintzatutako partida da, oso putzuz betea, lokaztua eta futbolarien osotasunarentzat ere arriskutsua zenbait gunetan.

Hala eta guztiz ere, Uritarra, ahal zuen neurrian, bere joko era bera egiten saiatu zen. Bereak izan ziren aukerarik onenak lehen zatian, bereziki Totok eskuinarekin egindako jaurtiketa bat, gora joan zena.

Bermeok ere aukera argi bat izan zuen, baina Ekak lehenengoz eta Pollik gero ondo gelditu zuten.

Partida %100 fisikoa zen eta bisitariek ez zioten borrokari ihes egiten.

0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Partida ireki eta ikuslearentzat ikusgarriagoa bihurtu zen. Uritarrak lerroak igo zituen eta bere gain hartu zuen partidaren nagusitasuna. Horren ondorioz, bere gola iritsi zen 59. minutuan. Ugaitzek inork lehiatuko ez zuen baloi bat lehiatu zuen, eta atzelaria aldentzea eragin zuen. Aldaratze hori bigarren zutoinera iritsi zitzaion Iker Gomezi, eta hain gaizki jo zionez, atezainari sartu zion zutoinmotzetik. 

Zerutarrek abetzan lasaitu egin ziren eta errenta ere handitu ahal izan zuten Ugaitzek baloia etxeko atezainaren gainetik altxatzen asmatu ez zuen jokaldi batean.

Baina 74. minutuan iritsi zen zorigaitzoko jokaldia. Bermeotarrek hegaletik atera zuten baloia, baina kanpoko defentsek ezin izan zuten behar bezala urrundu, eta baloia Ladislaori iritsi zitzaion area txikira. 1-1.

Ur hotzeko pitxerra bisitarientzat, ordura arte nagusi ikusi baitziren. Eta garaipenaren gola egin ahal izan zuten Ugaren bitartez, baina bere eskuinarekin egindako jaurtiketa in extremis moztu zuen defentsa batek.

1-1. Orain San Pedroren bila.

EGURRE URI!

URITARRA: Eka, Ganda (Aitor Álvarez 88′), Polli, Leke, Arego, Iker Gómez (Durán 88′), Mandaluniz, Mingo, Calero (Txeme 72′), Uga (Raúl 80′), Toto (Oiermu 88′)