BALMASEDA – URITARRA

Lehen zatia

Partida arriskua sortzen hasi zuten etxekoek. Area ertzetik egindako jaurtiketa baten ondorioz, Pandok geldiketa ona egin behar izan zuen 1. minutuan.

Susto horrek Uritarra espabilatu zuen, eta Totoren bandatik sortutako hainbat aukera garbi izan zituen:

– Totoren lapurreta presio altuaren ondoren eta Gernikakoak ez zuen Ugaitz bakarrik ikusi heriotzaren pasea egiteko.
– Totorikaren baloi zorrotza bigarren zutoinera, baina Oiermu ez zen erabat ondo kokatuta iritsi errematea egiteko.

Etxekoak ez zeuden partidatik kanpo. 30. minutuan iritsi zen partidako lehen gola. Mikelen jokaldi pertsonala Gomez eta Arego astinduz eta bere jaurtiketa gogorra Pandoren zutoinetik sartu zen, zerbait gehiago egiteko aukera izan zuelako sentsazioarekin geratu zelarik.

1-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia

Bigarren zatia “nahi eta ezin” bat izan zen bisitarien aldetik, gehiegi zentratu baitziren arbitraje-lanean. Egia da partiduko epailearen jarrera txepelegia izan zela Uritarrako jokalariekiko, baina tarteka partidatik kanpo ziruditen.

Bigarren zatian ez zen abagune handirik izan, baina bai etxekoen bigarrena bisitarien lehenengoa baino gertuago zegoelako sentsazioa. Eta hori 80. minutuan gertatu zen, Arkarazok alboko falta bat buruz errematatu zuenean.

2-0 eta Bermeoko partidan pentsatzera, beste borroka gogor bat.

EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Polli, Gatza, Arego, Gómez (Lega 45′), Leke, Mingo, Oiermu (Calero 66′), Toto (Mandaluniz 66′), Ugaitz, Raúl (Txeme 56′)