Lehen zatia
Taldearen lehen zati ona Iurretan. Defentsan ia sufritu gabe eta azken 10 minutuko zehaztugabetasunak gorabehera, euren jokoa inposatzea lortu zuten.
Iurretako atezaina izan zen lehen zatiko (eta, hain zuzen ere, partidako) onena, Calerok buruz egindako erremateari oso geldiketa ona eginda.
Etxekoek zelesteen galeraren bat aprobetxatu nahi zuten kontraerasora azkar ateratzeko, baina irteera horietan ez ziren erabat erne egon.
0-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Bigarren zatia etxeko atezainaren beste geldiketa bikainbatekin hasi zen. Palomita harrigarri batez, eskuadrara zihoan Ugaitzek botatako falta bat gelditu zuen.
Partida 60. minututik gertu okertu ahal izan zen. Aregok gaizki desbideratu zuen baloia Mena, aurkariaren aurrelaria, jaurtiketarako posizio argi batean utziz. Bere txuta gora joan zen arren, epaileak penaltia agindu zuen Gatzaren faltagatik. Uritarrarentzat zorionez, Menak kanpora bidali zuen penaltia.
Jokoa itxiagoa izan zen partidaren amaierara arte. Eta hemen agertu zen aurreko partidan bisitariei saihestu zien zortea. 91. minutua eta kornerra Uritarraren alde. Mandalunizek baloi dotore bat bidali zuen area ertzera eta Iker Gomezek sarera bidali zuen. Basurdeak lo egiten duen tokian. Herrenaren gola.
Hain ondo ez zauden egunetan irabazi egin behar da. Eta egin zen. Orain, urteko azken partida San Pedron.
EGURRE URI!
URITARRA: Pando, Ganda (Aitor Álvarez 49′), Gatza, Arego, Iker Gómez, Leke (Néstor 80′), Mingo, Oiermu (Borja 80′), Calero (Raúl 58′), Toto (Txeme 58′), Ugaitz