URITARRA – INDAUTXU

Lehen zatia

Uritarraren partida ikaragarria, merezitako garaipenaren saririk gabe amaitu zuena. Berdinketak azken minutuetan ez dezala inor engainatu. Horrelako partidak milatik bat ez da irabazten.

Lehen zatia etxekoen setioa izan zen. Atsedenaldira, ordea, 0-1 joan ziren.

Esku bateko behatzetan ez dira sartzen izan zituzten aukera argiak:

– Totoren jaurtiketa zutoinera
– Andoniren geldiketa bikaina, Calerok area ertzetik egindako jaurtiketa bati
– Iker Gómezen bi tiro, gora joan zirenak
– Lekeren jaurtiketa gutxigatik joan zen kanpora, aurkari batean jo ondoren.
– Totok egindako bi erdiraketa rasoak gutxigatik ez zutenerrematatzailerik aurkitu

Indautxuk korner batean izan zuen lehen abagunea Pandoren eskuetara joan zen erremate batekin. Lehen zatiko bigarren hurbilketan, epaileak penaltia agindu zuen bisitarien alde. Lekeren eskuetan jo zuen baloia, aurpegitik zetorren errebote batetik. Penalti eztabaidagarria baino gehiago. Ekaitzek 0-1ekoa egin zuen.

Sineskortasun-sentsazioa harmailetan 0-1 horrekin.

Bigarren zatia

Partiduak joera berdinarekin jarraitu zuen, Uritarra gelditu gabe erasoka eta Indautxu ahal zuen moduan defendatzen. Egia da etxekoak zehaztugabeago egon zirela bigarren zati honetan, baina aukerak ere ugariak izan ziren, Gomezen jaurtiketa bat nabarmenduz.

Gandako sarrerak aire berria eman zien larrabetzuarrei. Bere erdiraketak arriskutsuak izan ziren, baina ezin izan zituzten ez Raulek ez Oiermuk aprobetxatu. Foruarenarekin batera sartu zen Uga. Txurdinagakoa erabakigarria izan zen berriro.

Ugak berak, Oiermuk, Totok eta Raulek berdintzeko aukerak izan zitutzen. Zorionez, deskontuan taldeak gutxienez merezi zuen saria iritsi zen. Erdiraketa Oiermuk penalti puntuaren aldera egin eta Ugaitzek errematu zuen gurutzatuta. 1-1 eta 5 minutu geratzen ziren. 

Eta etxekoek aukera hori izan zuten, baina ezin izan zen. Raulen errematea desbideratuta joan zen. Oso zaila zen eskortzoa.

1-1 amaiera. Esan bezala, sinestezina da partida hau ezin irabazi izana. Iurretan pentsatzera.

EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Lega, Gatza, Polli, Iker Gómez (Ganda 60′), Mingo, Leke, Calero (Uga 60′), Mandaluniz (Oiermu 70′), Toto (Txeme 77′), Raúl