ABANTO – URITARRA

Lehen zatia

Uritarraren 20 minuto bikainak. Baloiaren erabateko nagusitasuna. Aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren:

– Gatzaren errematea korner batean, gutxigatik joan zena
– Caleroren jaurtiketa zutoinera.
– Totoren erdireaketa arriskutsua, inork errematatu ez zuena
– Ugaren errematea beste korner batean

25. minututik aurrera partida berdindu egin zen eta etxeko taldeak nahi zuen erritmoan sartu zen. Kontraeraso batean, Pandok Mesaren tiro bat gelditu zuen. Ia jarraian, Gatzak atepetik atera zuen Gamarraren errematea.

0nako berdinketa atsedenaldian.

Bigarren zatia

Bigarren zatia ezin hobeto hasi zen bisitarien interesentzat. Legaren jokaldi pertsonal bikaina, area ertzean faltan amaitu zuena. Calerok atezainaren albora jaurti zuen eta honen aldaratzea Lekerikak sareratu zuen. 0-1.

Hamar minutu geroago etxekoen berdinketa iritsi zen. Beste falta bat eremuaren ertzean. Rodriguezek gogor egin zuen tiro hesiaren gainetik, eta Pandok ezin izan zuen atera.

Uritarra ez zen urduri jarri, defentsan sendo eta erasoan letaginarekin, baina pazientziaz. Amaieratik 8 minutura, merezitako saria lortu zuen. Mingok pase bikaina eman zion Mandalunizi defentsaren atzean, eta Marurirena atezainak trabatu zuen, estropezu egin zionean. Penaltia. Mingok munduko lasaitasun guztiarekin eraldatu zuen.

Azken txanpan garaipena defendatzea tokatzen zuen eta taldeak bikain egin zuen. Ia ez zuen sufritu partida amaitu arte.

Taldearen garaipen handia.

EGURRE URI!

URITARRA: Pando, Lega, Gatza, Polli, Iker Gómez, Mingo, Leke, Calero (Mandaluniz 67′), Toto (Néstor 86′), Oiermu (Txeme 67′), Uga (Raúl 73)