Lehen zatia
Sailkapenaren goialdean zeuden bi talderen arteko lehen zati kaskarra, oso antzeko boladekin zetozenak.
Lehen 45 minutuetatik ezer gutxi nabarmendu daiteke. Egia da etorrera arriskutsuenak bisitarienak izan zirela, euren joko zuzenarekin etxekoen defentsari min egiten baitzioten.
0-0 atsedenaldian eta gola sartu zuenak partida eraman zuelako sentsazioa.
Bigarren zatia
Partiduak bide beretik jarraitu zuen. Baloi luzeak, zehaztasun falta asko. Azken finean, futbol gutxi.
Uritarra bisitarien ate ingurura sarriago hurbiltzen hasi zen arren, hauek izan ziren markagailuan aurreratu ahal izan zirenak. 54. minututik jokalari bat gutxiagorekin zeudela ere. Alboko falta batean jokoz kanpo egoteagatik gol bat baliogabetu zitzaiela ikusi zuten.
Anderren sarrerak hozkada handia eman zien zerutarrei. 90. minutuan, bere erdiraketa zoragarri baten ondoren partidako lehen gol bakarra iritsi zen. Hegaleko errebote pare bat, erdiraketa neurtua Peioren burura eta baloia langan eta San Migueleko atezainean jo ondoren sartu zen atean. Zoritxarrez, Peiok txartel gorria ikusi zuen gol hau egin bezain laster aurkari bati bultza egin ondoren.
Hemendik amaierara, sufrimendua etxekoen defentsentzat, baina bikain konponduta.
1-0 eta bolada onarekin jarraitzen dugu.
EGURRE URI!
URITARRA: Alaio, Ioritz (Eder 64′), Ortu, Iza, Sabin (Markel 78′), Iglesias, Hodei (Ander 65′), Susmozas, Peru (Richar 75′), Apraiz, Abreu (Peio 64′)