Lehen zatia
Sailkapeneko bigarrenaren eta hirugarrenaren arteko partida. Alde batetik, joko konbinatiboa egiten saiatzen den Uritarra. Bestalde, joko zuzenagoa egiten duen Somorrostro oso harritsua.
Lehen zatia gogorra izan zen espaktatzailearentzat, baina zelai barrutik ezberdin ikusten zen dudarik gabe.
Kanpoko jokalariek ez zieten arnasa hartzen ere utzi etxekoei, inguruan baitzeuden baloia jasotzen zuten bakoitzean. Horrek joko zuzenagoa egitera behartu zuen, eta Uritarra ez dago hain ohituta horretara. Lan horretan Somoron zentralak eta erdilariak bikain egon ziren.
Abagune pare bat: Mingok area kanpotik egindako jaurtiketa bat eta Totok egindako erdiraketa bat (Uga ez zen gutxigatik iritsi).
0-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Bigarren zatia entretenigarriagoa izan zen, nahiz eta bi taldeen artean joko zuzena eta arrisku handirik gabekoa nagusi izan.
Polliren galera batek Gotiren jaurtiketa eragin zuen eta Ekak erantzun ona eman zion. Etxekoek Mingoren bitartez erantzun zuten, area kanpotik egindako jaurtiketa klasiko batekin.
Raulek Larrabetzukoen aukerarik onena izan zuen zelaian sartu bezain laster. Legaren erdiraketa ona eta Artzeniegako tankearen errematea gutxigatik kanpora joan zen. Nabarmentzekoa da Iker Gómezek egindako beste erremate bat ere.
Bitxia bada ere, azken minutuetan gertatu ziren gauza gehien. Kanpokoek partidako aukerarik onena izan zuten falta batean buruz egindako erremate batean. Baloia mirariz kanpo joan zen. Ekak minutu batzuk lehenago erreflexu geldiketa bat egin behar izan zuen korner batean.
90. minutuan, jokaldi oso polemikoa kanpotarren arean. Mandalunizek atera zuen alboko falta eta Gatza besarkatu eta bota egin zuten errematerako bidean. Gatzak penaltia jaso zuenean baloia jokoan ez zegoela argudiatu zuen epaileak. No lo sé, Rick.
Baina partidako azken jokaldian etxeko zaleek susto handia hartu zuten. Ekaren despeje txarra bakarrik utzi zuen aurrelari bisitaria. Pollik falta egin behar izan zion arean sartu aurretik. Gotik gora bidali zuen falta.
0-0. Galdu gabe jarraitzen dugu. Hurrengo aurkaria: Erandio Ategorrin.
EGURRE URI!
URITARRA: Eka, Lega, Gatza, Polli, Leke, Joni, Mingo (Calero 67′), Mandaluniz, Txeme (Iker Gómez 58′), Ugaitz (Raúl 67′), Totorika (Oiermu 58′)