GALDAKAO B – URITARRA B

Lehen zatia

Filialen derbia Santa Barbaran. Uritarra B taldea indartsu zetorren, hainbat garaipenekin jarraian, eta konfiantza itzelarekin.

Bisitariak beti bezala hasi ziren, 0 minututik erasora ateraz. 16. minutuan Apraizek enegarren jokaldi pertsonala egin zuen eta bere erdiraketa bere atean errematatu zuen etxekoen defentsa batek. 0-1.

Atsedenaldira arte, partida nahastu egin zen, nahiz eta Uritarra Bk defentsan sendotasun handiagoa erakutsi, Aitor entrenatzailearen gozamenerako. Honek asteak zeramatzan sendotasun hori eskatzen.

Peruk pare bat jaurtiketa arriskutsu egin zituen areaz kanpotik. Baina ez ziren sartu.

0-1 atsedenaldian eta dena erabakitzeke, zerutarrak nagusi izan arren.

Bigarren zatia

Bisitariek 3 goleko aldea lortu zuten Pablo eta Apraizen bitartez. Bi gol horiek aberastasunaren eta trebetasunaren arteko nahasketa bat izan ziren, baina golak azken finean.

Bi gol hauek min handia egin zioten etxeko taldeari. Partiduaren amaierara arte, bisitariek errenta handiagoa loretzeko abagune asko izan zituzten.

Dinamika onarekin jarraitzen dugu. Hurrengo helburua, San Miguel.

EGURRE URI!

URITARRA: Alaio, Ioritz (Richar 74′), Markel, Iza, Sabin, Eder (Peio 62′), Iglesias, Hodei (Txakar 72′), Pablo (Susmozas 62′), Apraiz, Peru (Ander 74′)