URITARRA – OTXARKOAGA B

Lehen zatia

Azken postuan egon arren, Otxarkoaga B ez zen talde txarra. Joko konbinatiboa egiten saiatzen ziren eta oso presio altua egiten zuten.

20. minutuan, Peruk zutoinondoan egokitu zuen bere jaurtiketa Apraizen jokaldi on baten ostean. 1-0. Gol honek ordura arte ondo jokatu ez zuen taldea esnatu zuen.

Bisitariek sari handiagoa jaso behar izan zuten lehen erdian, zutoinari 3 aldiz eman baitzioten.

Bigarren zatia

Otxarkoaga B-k erritmoa jaitsi zuen eta Uritarra B-k ondo baino hobeto zekien bezala jokatzeko aprobetxatu zuen.

Gol bakoitzak min handiagoa egin zuen bisitarien moralean. Bigarrena Peruk egin zuen, beste golazo bat, eta badoaz…

Peiok 3-0ekoa sartu zuen penaltiz eta Txakarrek nahierara errematatu zuen laugarrena.

Garaipen ona. Segi horrela!

EGURRE URI!

URITARRA: Sagas, Ioritz (Furun), Ortu, Iza (Richar), Sabin, Eneko (Igle), Eder, Hodei (Txakar), Apraiz (Eneko), Peru (Pablo), Peio