Lehen zatia
Errebalen partida paretsua aurreikusten zen eta horrela izan zen. Joko-sisteman bat egiten zuten bi talde, esperientzia handiko eta partida askorekin hanketan zituzten bisitariekin.
Moreek (atzo laranjak) lehen zatian geldikako baloian oinarritu zuten arriskua. Arriskua sortu zuten korner itxi batzuetan.
Etxekoek konbinazio onen ondorioz hainbat aukera sortu zituzten. Azpimarratzekoa da Alvarezena, bere jaurtiketa gurutzatu bat atzelari batek in extremis urrundu baitzuen.
31. minututik gertu, zerutarrak aurretik jarri ziren markagailuan. Baloia ondo zuten, Mandalunizi iritsi eta honek beste aldera eraman zuen. Hor Joni zegoen. Gernikako lateralak Raulen bila erdiratu zuen, baina baloia pozoitu eta eskuadratik sartu zen, automatikoki gol ikusgarria bihurtuz.
1-0 atsedenaldian.
Bigarren zatia
Santurtziarrek hobeto hasi zuten bigarren zatia. Larrabetzukoak, berriz, askoz urduriago.
Nerbio horiek akats lokal bat eragin zuten alboko sake batean. Baloia galdu eta atzelariak apur bat bigunak izan ziren ika-miken ondoren Esteparrek Jon Martini eman zion pasea, eta honek berdinketa egin zuen.
Gola ur hotzeko pitxerra izan zen zerutarrentzat, eta denbora behar izan zuten suspertzeko. Santurtzik ederki aprobetxatu ahal izan zuen 1-2koa egiteko. Ekak eragotzi egin zuen “mano a mano” bat.
Azken minutuetan partida parekatu egin zen. Hala eta guztiz ere, Santurtzik garaipena lortu ahal izan zuen abagune argi batean, ia azken jokaldian. Kornerra area txikiaren ertzera eta Aranbarrik, bakarrik eta oposiziorik gabe, buruz kanpora errematatu zuten. Lasaitasun orokorra Errebalen.
Zati bat talde bakoitzarentzat. Bigarren zatiko sentsazioa guztiz ona izan ez bazen ere, taldeak igandean Zallaren aurka indarberritu nahi du.
EGURRE URI!
URITARRA: Eka, Lega (Oiermu 79′), Aitor, Gatza, Polli, Joni, Mingo, Mandaluniz, Calero (Txeme 71′), Raúl (Toto 71′), Álvarez (Néstor 89′)